Urretxuko Eire-Bankoa xake txapelketazortzigarren jardunaldian da jada. Bi jardunaldiren faltan,sailkapenak definiftuz doaz, final zortzirenetara begira.
Egoitz Irure zestoarra, Jesus MariRodriguez zaldibiarra, Jokin Fernandez beasaindarra, Jon Regillagaelorrioarra eta Carlos Erostarbe legazpiarra dira final zortzirenetanegongo diren lehen bostak. Sailkapen buru dira, nor bere taldean.Gainontzekoek, bi partida dituzte oraindik txartelak lortzeko.Martxoaren 20rako ligaxkako partida guztiak jokatuta izan behardituzte guztiek.
Eire-Bankoa txaplketan helduak etagazteak batu ohi dira urtero xakearen bueltan. Aurten ordea, gazteakprotagonismo berezia hartzen ari dira. Unai Elias 11 urteko gaztetxoada arreta gehien bereganatu duena, baina Eliasez gain, ErikRodriguez, Jokin Fernandez eta Andoni Cotta gazteak ere txapelketaona egiten ari dira. Rodriguezek lehen urtea du Urretxuko txapelketaneta bi garaipen lortu ditu dagoeneko.
Txapelketa hau inguratzen dutenekintzekin amaitzeko, hilaren 25ean film emanaldi berezia eskainikodu Butak 21 zine klubak. Los jugadores de ajedrez filma proiektatukodute, Satyajit Ray zuzendariak 1977an Indian grabatutakoa. EmanaldiaLabeaga aretoan izango da eta sarrera doakoa izango da.
Egilea: Txema Iriberri