Euskadiko Itzuliak Zumarragan hasiko duaurten bere ibilia. 51. edizioko lehenengo etapa apirilaren 4anizango da, Euskadi plazan hasi eta amaituko dena. Horren harira,Goierriko zikloturista taldeak ”Zero etapa” izeneko ekimenaantolatu du apirilaren 3rako. ”Zero Etapan” Itzuliko lehenegoetapako ibilbidea egitea da asmoa, guztira 150 kilometro luze izangodituena.
Egun hau, bizikletaren festa izatea erenahi dute ordea, eta horregatik, beste bi ibilbide ere antolatudituzte. Batek 110 kilometro izango ditu eta besteak 50. Gisahonetako ekimenak antolatzeak lan handia ematen duenez, parte hartunahi dutenentzat dagoeneko irekita dago izena emateko epea, GoierriK.E.aren web orrian.
Dena den, apirilaren 3ko ekimenezgainera, ohiko egutegiari ere eusten dio zikloturista taldeak.