Gipuzkoako Trialsin txapelketarakoproba puntuagarria jokatu zen pasa den igandean Urretxun, SantaBarbaran. Aparteko giroa izan zen, eguraldiak lagundu zuelakobatetik, jendetza bildu zelako bestetik eta trialsineko izen handiakbildu zituelako probak azkenik.
Guztira berrogeita hamar bat partehartzaile izan ziren proban. Hiru mailatan jokatu zen proba kategoriatxikietan, junior mailan eta Superclass deritzonean. Azken honetanaritu ziren adibidez, mundu mailan kirol honetan erreferentzia direnBenito Ros, probaren irabazlea edo Ion Areitio.
Sailkapen orokorrak horrela geldituziren maila bakoitzean:
Superclass:
- Benito Ros: 7 puntu.
- Ion Areitio: 32 puntu.
- Aitor Murua: 58 puntu.
Junior maila:
- Andoni Asenjo: 10 puntu.
- Gorka Susperregi: 19 puntu.
- Iker Esnal: 22 puntu.
Kategoria txikiak:
- Iker Rodriguez
- Gaizka Cuellar
- Beñat Agirre