Larunbatean egin zen Zelaimusik deitudioten zikloaren baitako lehenengo kontzertua. Belceblues taldebergararrak egin zuen estreineko kontzertua. Zikloa ZumarragakoUdalak antolatu du Xpressionk taldearen laguntzarekin. Helburunagusiena, herritarrei formatu txiki eta ertaineko emanaldiakeskaintzea da. Horretarako, Zelai Arizti kultur etxeko areto batmoldatu zen lehenengo aldiz. Askorik ez bazen ere, jendea bildu zuenekimenak. 20:30ean eman zitzaion hasiera kontzertuari.
Kontzertu gehiago
Pasa den astean egin zen ekimenarenaurkezpena. Bertan, Jokin Telleria, Xpressionk taldeko kideakaurreratu zuenez, momentuz bi kontzertu antolatu dituzte zikloarenbarruan. Bigarrena, datorren apirilaren 30ean izango da. Shut uptaldea arituko da, jazz eta funk esperimentala egiten duen taldeaizango da.
Bertako taldeak bultzatzea
Xpressionk elkatearen bestehelburuetako bat, bertako taldeen lana ezagutaraztea da. Horregatik,Urretxuko eta Zumarragako musika taldeei eurekin kontaktuan jartzekodeialdia egin zieten aurkezpenean. Zumarragan antolatuko dituztenkontzertuetarako edo, formatu txikian eta ertainean, Euskal Herrimailan antolatzen dituzten emanaldietan parte hartzeko. Elkartearenwebgunean aurki daiteke ekimen honen inguruko informazio gehiago.
Mikel Serrano, Zumarragako alkateakaurkezpenean jakitera eman zuenez, ”zikloa jendeak izaten duenerantzunaren” arabera luzatuko da, hala ez.
- Ikusi bideoa jarraian: