–
Piruloko txurrero jauna (P): Aizue, ze kristo da furgoneta hori? Zer zarete, sekretak?
-Furgoneteroak (F): Ez, ez, airearen kalitatea neurtzen ari gara.
-P: Nire txurroek airea kutsatzen dutela esaten ari zarete?
-F: Zure txurroek ez, PM10 partikulek baizik. Ez zinen eskuin abertzalearen hitzaldian egon?
-P: Ba ez, nahikoa dut egunero euren aurpegiak atzeko kartel puska horretan ikustearekin. Baina kontua ez da hori. Zergatik jarri duzue furgoneta hori HOR?
-F: Bi herrien erdian dago eta… ohartu zara Markel Olanok zer nolako giñol aurpegia duen?
-P: Justu horixe komentatu nion atzo emazteari. Hura da, bankuan eserita dagoena.
-F: Kutsakorra dirudi.
-P: Nire emazteak?
-F: Ez, Markel Olanok.
-P: Arrazoia, baina haren kalitatea neurtzeko ez duzue Batzoki aurrean furgonetarik jarri.
-F: Esan dizugu lehen, plaza hau bi herrien erdian dago eta…
-P: Nire txurroak ere bai. Zergatik ez duzue Zumarragako plazan jarri?
-F: Alkateak ez du nahi.
-P: Eta Urretxukoan?
-F: Alkateak ez du nahi.
-P: Eta Eitzan?
-F: Alkateak ez du nahi.
-P: Konturatu al zarete Antiorako bidea zein txukun laga duten?
-F: Bai. Parrokianoek esan digute bitxikleteroek etorri behar izan dutela bidea konpontzeko.
-P: Delinkuente kabroiak! Bitxikleteroak, esan nahi dut. Beldur naiz tropela hemendik pasatzean furgonetak eztanda egingo ez ote duen. Badakizue, PM10, EPO, klenbuterol… airea garbi ekarriko dute horiek.
-F: Jada lehertu ez bada… Zonalde zerrienetako batean bizi gara, airea kutsaturik dago, gure gorputzak ere bai, baina lasai, Euskal Herriko Itzuliari eta hauteskundeei esker herriak polit-politak lagako dizkigute.