
Eskuagatx eta Aramotz edo Legarmendimendizerrek Arratiako eskualdea eta Durangaldea banatzen dituzte.Mendizerra hauek bat egiten dute Olarretako (635 m) lepoan. Paisaiakarstikoa, malkarra eta lakarra dute, eta kareharria, elorri zuriaeta mendiko larreak nagusitzen dira. Bi mendizerrek, Anbotokomendiguneko tontorrekin batera Durangaldeko Mendiak izenez ezagunaden gune «ederra» osatzen dute.
Dimako Olabarrin emango diote hasiera17ko ibilbide «ikusgarri» honi. Jentilzubiko arkupetik pasataBaltzolako kobazuloaren barrenean ibiliko dira, eta baitaAbarokoarenean ere. Errialtabaso mendiaren tontorretik Olarretalepora jaitsiko dira, Leungane eta Mugarrikolanda zeharkatuzorozketara iristeko.
Goizeko zazpietan abiatuko diraapirilaren 17an, elkartearen egoitza paretik. Izena emateko interesadutenek kirol elkartera jo beharko dute.