Buruko gaixotasunak dituztenensenitartekoak osatzen dute Agifes elkartea. Gipuzkoa mailan lanegiten du, eta asteburuan, elkartearen 25. urtemugaren harian, orainarteko babesleak saritu dituzte. Zumarragan urteak dira Agifeselkarteak taldea duela, Goierri Garaiko kideak biltzen ditu, etahastapenetan Bitoriano Arrazola legazpiarrak egindako lana“ezinbestekotzat” jotzen dute kideek.
Zumarragako, Donostiako, Iruneko,Elgoibarko eta Oiartzungo Udalak saritu dituzte hain zuzen,«elkartearen 25 urte hauetan emandako laguntzagatik». Izan ere,herriotan Agifesek taldeak ditu. Udalei esker ona emateaz gain,Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxaren Gizarte Lanak eta Arartekoakemandako babesa eskertu du Agifesek. Bide batez, 25 urteotan “burukoosasunaren eremuan egindako aurrerapenak” azpimarratu dituzte.
Ospitale psikiatrikoetako ateak
25 urte dira Osasun Lege Orokorraaldatu zutela Espainian eta aldaketa honek, «ospitalepsikiatrikoetako ateen irekiera eragin» zuela gogoratu zuen EuskalHerri mailako elkarteko Maria Angeles Arbaizagoitiak. Burukogaixotasunak zituztenak ez ziren jada ospitaletan egon beharnahitaez. Honek etxeetarako buelta ekarri zuen, eta orduan sortuziren senitartekoen elkarteak.
Zumarragako Agifes
Zumarragako Agifes elkartean hamarfamilia inguru batzen dira. Hitzaldiak eta jarduerak antolatzendituzte, beti ere, «egoera berdinean daudenak gonbidatu asmoz».Orain, Aitziber Gine psikologo legazpiarrarekin talde-terapia egitenari dira hileko lehenengo ostiraletan, Zumarragako Zelai AriztiKultur Etxean. Saioak irekiak eta doanekoak dira.