Pasa den astean egin zen Zumarragan hilhonetako osoko bilkura. Bilkuran ez zen pisuzko gairik egonzerrendara begira, behintzat. Udalbatzako kideen arteko eztabaidaEAJk aurkeztutako moziotik sortu zen, gizarte-larrialdiko laguntzeiburuzkoa. Bilkura amaitu aurretik, bidegorriaren eta Ertzain-etxearengaia ekarri zuen ezker abertzaleak.
Lehenengo sei puntuak azkar bozkatuzituzten zinegotziek. Eserleku bat baino gehiago hutsik zegoen, izanere, udalbatzako hainbat kide ez zegoen. Hamazazpi zinegotzitikhamaika zeuden. Aginagako frontoia eraikitzeko kreditu aldaketarenalde bozkatu zuten. Zumarraga Lantzeni geltoki intermodalareneraikuntzarekin lotutako kapital-trasferentziaren alde bozkatu zutenudal gobernuko kideek eta PPk. Ezker Batuko eta EAJko zinegotziakabstenitu egin ziren. Adingabekoen zentroan aparkalekua egiteko arausubsidiarioen aldaketaren alde bozkatu zuten.
Jarraian, EAJk gizarte-larrialdikolaguntzen inguruko mozioa aurkeztu zuen. Laguntza hauek eskatzekobaldintzak mugatzen dituen ordenaren kontrako mozioa da. Jeltzaleek,Aralarrekin eta EArekin Eusko Legebiltzarrean aurkeztutakoa.«Baldintza horiek eta erabakia Eudelekin hitz egin gabe hartu izana»leporatu zion Eusko Jaurlaritzari Raquel Blanco EAJkozinegotziak.
Eztabaida piztu zuen mozioak. PPk eta PSE-EEk kontrabozkatu zuten. EAko Ikerne Badiolak gogoratu zuen Gipuzkoako BatzarOrokorretan PSE-EE abstenitu egin zela mozio berdina bozkatzerakoan,«Zumarragako alkatea barne, baina badirudi agintean dagoenarenarabera bozkatzen dutela zenbaitzuk».
Ertzain-etxea
Ezker abertzaleak hitza hartu zuengaldera-erantzunetan. Aitor Garmendiak Ertzain-etxean egindako laneiburuz galdetu zion alkateari. Izan ere, «lan horiek bi araupuskatzen dituzte, subsidiarioak eta ibaiertzak libre egoteabehartzen duena». Garmendiak Eusko Jaurlaritzako Barne Sailarekinhitz egiteko konpromisoa hartu zuela gogoratu zion alkateari etahorren ordez, Zumarragarenak diren lur-eremuetan, bidegorriarizuzenean eragiten diotenak, “lanak egiteko baimena eman dio UdalakJaurlaritzari”.
Serranok egungo bidegorriaren pasabidea«behin behinekoa» dela esan zuen, «Ertzain-etxea desagertuko danoizbait», eta «lan gehienak geltokiko aldean egin dituzte».Hasieran, “errekaren aldean lanik egin ez” dutela esan zuenalkateak, baina ondoren seguru ez zegoela onartu zuen eta, “langehienak geltokiko aldean egin dituztela” berretsi zuen.
Ertzain-etxean egin dituzten azkenlanetan errekako aldean murru bi altxatu dituzte eta sarreratakoateak berritu. Aparkalekuko eremu bat itxi dute.
Egilea: Goierriko Hitza.