Antigua Abesbatzak lehiaketakhamahirugarren edizioa beteko du aurten. Lehiaketan, ahots mistokobost abesbatzek hartuko dute parte: Irungo Ametsa, GasteizkoDultzinea, Barañaingo abesbatza, Guadalajarako Grupo vocal Kromaticaeta Gasteizko Ahots-Argiak abesbatzek. Lehiaketaz gainera, aurtengoedizioan Tomas Garbizu (Lezo 1901-Donostia 1989),¡ konpositorelezoarra ere omenduko da.
Lehiaketa
Lehiaketa lau fasetan garatuko da.Lehenengo zatian, Tomas Garbizuren lana ezagutzeko aukera izango daPatxi Intxaurrandieta organo-jolearen eskutik. Bigarren zatiak,lehiaketa bera hartuko du. Abesbatza bakoitzak bere errepertorioaeskainiko du, guztiek Tomas Garbizuren lanen bat abestu beharko dute.
Epaimahaiak abesbatzen lana aztertzenduen bitartean, Tomas Garbizuren lanak interpretatuko dituzte AlvaroCendoya pianistak, Miren Urbieta sopranoak eta Estanis Carreratxistulariak. Bere lanaren gaineko interpretazio eta azalpenezberdinak emango dituzte. Amaitzeko, eta epaimahaiak bereerabakiaren berri eman eta gero, bertaratutako guztien arteanGarbizuren kanta herrikoi bat abestuko da.
Sariak
Sari banaketa egingo da amaitzeko.Puntuazio gehien lortu duen abesbatzak 1200 euro eta garaikurraeskuratuko ditu. Talde honek gainera, Antigua Abesbatzak Lehiaketarenizenean hartuko du parte 2012an egingo den Abesbatzen SariketaNagusian. Tomas Garbizuren obraren interpretazio onena egin duentaldeak era berean diploma bat jasoko du.
Lehiaketa maiatzaren 21ean egingo daAntioko baselizan. 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango dabertaratu nahi duen guztiarentzat. Gainera, urtero bezala, doakoautobus zerbitzua egongo da, 17:00etan Zumarragako parrokia pareanirtenda.