Ostadar Mendi Taldeak Nafarroarairteera antolatu du datorren iganderako. Askoren hitzetan, Aralarmendizerrako parajerik ederrena da Malloak deiturikoa. Hain zuzenAralarreko Malloetako ekialdean hasita, Ttutturre gaina eta Balerdimendirainoko ibilbidea da Ostadarrek igande honetarako proposatzenduena. Bidean, Argañetako zonalde karstikotik ere igaroko direlarik.Tartean, inguru horietan oraindik ere gordetzen diren txabolagangadunak ikusteko aukera izango da, eta Intzako Dorrea edoIrumugarrietara, Aralarreko mendirik garaienak eskaintzen dituenparajeez gozatzeko aukera ere izango da. Guztira 12 punta igarokodira, gutxieneko esperientzia duten mendizaleentzako aparteko aukera.
Irteeran parte hartu nahi duenak, betibezala aldez aurretik izena eman beharko du. Izena astearte, ostegunedo ostiralean eman daiteke Ostadar Mendi Taldearen egoitzan (ZelaiArizti kultur etxean), arratsaldez, 20:00etatik 21:00etara. Baita,posta elektronikoz edo 943 723385 telefonoan mezu bat utzita ere.Irteera igandean goizeko 7:00etan izango da, Zumarragako parrokiaparean. Informazio gehiago Ostadarren web gunea bisitatuta.
Argazkia: Irumugarrietako gaina (utzita)