Urretxuko eta Zumarragako talde berriaklehen irteera egin zuen Eitzagako festetan. Ibilbidea hasi duenetiklehen irteera izan du talde berriak, eta jendearen babes zabalarekinegin du, gainera. ZU Kantari izena eman diote taldeari, bi herrienizenen lehen hizkiekin gonbidapen bat ere baden hitz joko bat eratuz.
Eitzagan 40 laguneko taldeak hasi zuenbidea, baina amaierarako dezente gehiago ziren kantuan zeudenak.Akordeoiaren eta danborraren laguntzaz egin zuten kantaldia.
Kantu taldearen hurrengo hitzorduaZumarragako festetakoa izango da, uztailaren 1ean. Egun horretarakomusikari gehiagoren laguntza izango dute, kantarien jarduna aberastuasmoz. Kantuak jasoko dituen liburuxka ere kaleratuko dute, biformatutan; eramangarrian eta etxekoan.