Antigua Abesbatza Lehiaketa ospatu zenlarunbatean, Antioko baselizan, Zumarragan. Aurten, Tomas Garbizumusikagilearen lana omendu dute lehiaketan. Barañaingo abesbatzakjaso ditu interpretazio onenaren saria eta lehiaketako lehenengosaria.
Baseliza jendez gainezka egon zen.Epaimahaiak koru onena aukeratzen zuen bitartean, Miren Urbietasopranoak, Alvaro Cendoya piano-jotzailearekin batera, TomasGarbizuren lanak eskaini zituen. Azkenean, ikuslegoak etaabesbatzatako kideek, elkarrekin abestu zuten ”Donosti, Donosti”abestia, Iñaki Carcamo lehiaketako zuzendariak gidatuta. Garbizukosatutako doinuak baino ez ziren entzun lehiaketan. Abesbatzairabazleak Espainia mailako abesbatza lehiaketara joateko txartelairabazi zuen, bide batez. Guztira, bost koruek hartu zuten parte:Gasteizko Dultzinea eta Ahots-Argiak, Irungo Ametsa, GuadalajarakoGrupo Vocal Kromatika eta Barañanago abesbatzak.
