Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gure garaiko gazteok ez genuen halakorik egiten... (167. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/05/23
Otamotz

Hala ote da? Zer egiten zuten duela 60urteko gazteek? Eta duela 30 urtekoek? Zer ikasten zuten? Zer musikamota gustatzen zitzaien? Kirola egiten al zuten? Nolakoak ziren sexuharremanak? Egungoak bezain txoriburuak ote ziren? Ala zahartugarelako esaten ote dugu gazteak txoriburuak direla? Galdera haueiguztiei erantzuteko hiru belaunaldi ezberdinetako lagunekin eurengaztaroari buruz hitz egin dugu.

 

Antonio Elortza eta Araceli Garcia:“Egungo gazteak gure garaikoak baino zintzoagoak eta irekiagoakdira”

 

Araceli Garcia eta Antonio ElortzaZumarragako Lamourous geriatrikoan bizi dira. Garcia Irunen jaio zenduela 82 urte, baina hiru urte zituenetik Zumarragan bizi da.Elortza, berriz, bergararra da. 68 urte bete behar ditu. Biakirakasleak izan dira.

1belaunaldia.jpg

Elorzak gaztetan dena koadrilan egitenzutela dio. “Mutikotan denetik egiten genuen: mendira joan,gaztainak hartu eta nonbaiten erre… 16-17 urterekin plazakodantzaldietara joaten hasten ginen. Bestalde, arkupeetan pilotapartidak jokatzen ziren. Zein toki txikitan jokatzen genuen ikustendudanean txunditu egiten naiz. Futbola ere gustatzen zitzaigun, bainagarai hartan baloi gutxi zegoen”. Kirolekin jarraituz, Aracelikgoitibeherak aipatu ditu. “Karrotxoekin saskigileen aldapa jaisteaere gustatzen zitzaigun. Geriatriko zaharrean goitibehera lasterketaikusten nuen eta kirol hau nire belaunaldiko mutikoekin jaio zen,Zumarragan behintzat”.

 

Neskei ere dantza egitea gustatzenzitzaiela gehitu du. “Jai egunetan dantzaldietara joaten ginen. Biherriek banda oso onak zituzten eta herri batetik bestera ibiltzenginen: batek atseden hartzen zuenean ondoko herrira joaten ginen.Zinemara ere askotan joaten ginen. Garai batean areto asko zeuden:hasieran Ederrena pilotalekukoa bakarrik, baina gero Zumarragakoparrokiakoa ireki zuten. Ondoren Itzalon ireki zuten”.

 

Elortzak erromerietara joatea ere askogustatzen zitzaiela oroitzen du. Musika zaleak ziren, beraz. “Dantzaegiteko moduko abestiak gustatzen zitzaizkigun, ez egungotxanda-txanda-txanda”, dio Aracelik. Baina dantzaldietara ez zirenmusikagatik bakarrik joaten… “Dantzaldietan eta erromerietanbakarrik zegoen ligatzeko aukera. Lagunari neska bat gustatzenbazitzaion eta hura lagun batekin bazegoen lagundu egiten genion.Gaur niregatik eta bihar zuregatik”, aipatu du Elortzak.

 

Gainontzekoan neskak eta mutilakbananduta bizi ziren. “Eskolan bananduta, elizan bananduta, kaleanhala moduz… Irakaskuntza mistoarekin gauzak asko aldatu ziren. Gukneskei buruz ezer gutxi genekien eta eurek gutaz ere ez”. Garciakarrazoia ematen dio. “Guretzat beldurgarriak ziren eta batenbatekin dantza egin nahi ez genuenean trukoa genuen: Mariaren Alabakkongregaziokoak ginela eta ezin genuela dantza egin esaten genion.Dantza egin nahi genuenean, berriz, aitaz ere ez ginen gogoratzen!”.

 

Hori guztia dantzalekuen sorrerarekinaldatu zela dio Elortzak. “Dantzaldi publikoak desagerrarazizituzten. Dantzaldia ekitaldi pribatua bihurtu zen. Apaiza etagurasoak ez ziren dantzalekuetan sartzen eta gazteak askatasunhandiagoaz mugitzen ziren. Nik Golden dantzalekuaren lehen urteakezagutu nituen, baina Bergara inguruko lehena Eibarkoa izan zen.Ondoren herri guztietan ireki ziren”. Musika ere aldatu zen: dantzaegiteko musika rock musikak ordezkatu zuen. “Aldaketa handia izanzen, baina ondo hartu genuen”.

 

Dantzalekuetan plazetan baino askoz eregehiago ligatzen zen. Elorzak urte haietan nesken mentalitatea aldatuegin zela dio. “Garai batean zuhurtzia handiz jokatzen zuten,barrera moduko bat zegoen. Baina hori aldatu egin zen”. Sexua bestekontu bat zen. “Tabua zen. Ez genuen inongo heziketarik jaso”,azaldu du bergararrak. “Ikasle asko etortzen zitzaizkidan sexuariburuzko sekulako txorakeriak esaten: euren amak asmatutakoak egia ezesatearren. Nik egia azaltzen nien”, gehitu du Garciak.

 

Horren guztiaren ondorioz gehienekberandu hasten zituzten sexu harremanak. “Bueno… Muxu bat lortzeasekulako garaipena zen! Lehenago serio gindoazela erakutsi beharrazegoen. Bikote gehienek ez zuten sexu harremanik izaten ezkonduarte”, oroitzen du Elortzak. Dena den, garai hartan umezurtz-etxeakzeudela oroitzen du.

 

Izan ere, garai hartan inon ez zensexuaz hitz egiten. “Sexu harremanak izatera ausartzen ziren askohaurdun gelditzen ziren eta garesti ordaintzen zuten. Gizarteak ezzien barkatzen, batez ere neskari, baina ezta mutilari ere. Arrasatenmutil bat eskolatik botatzeko zorian izan zirela gogoratzen dut”.

 

Seme-alaben eta gurasoen artekoharremana ez zen egungoa bezalakoa, noski. “Ez zegoen egunbezainbeste konfidantza. Errespetua baino gehiago beldurra zennagusi”, dio bergararrak. Araceliren gurasoak Irunen bizi izanziren eta, beharbada Frantziaren eraginez edo, Zumarraga baino herriirekiagoa zela azaldu du.

 

Garai hartan gai asko ez ziren etxeanaipatzen. Sexuaz gain, politika ere ez. “Nire gurasoak EAJkoakziren, baina sekula ez zuten politikaz hitz egiten. Hori bai, RadioPirenaica entzuten genuen. Gaztetan, koadrilan ere ez genuen hitzegiten. ETA sortu zenean, ordea, gazteon artean ezinegon handia piztuzen. Lagun zaharrek elkarri hitz egiteari utzi zioten”. Aracelirenetxean, ordea, zer edo zer hitz egiten zuten. “Behin gurasoei zernahiago zuten galdetu genien eta guztiek hanka sartu zutela erantzunzuten: monarkia, Primo de Riveraren diktadura, Errepublika etaFrankismoa ezagutu zituztela kontuan izan behar da”. Bestelakoan,Elortzaren iritzi berekoa da. “Lagunen iritzia jasotzen saiatunintzenean, batzuek ez zutela politikaz hitz egin nahi konturatunintzen”.

 

Ikasketei dagokienez, gehienek ez zutenAntonio eta Araceliren zortea izan. “Gehienek oinarrizko hezkuntzaeta lanbide hezkuntza egiten zuten. Hortik lantegietara joaten ziren.Lanean hasteko 14 urte izan behar ziren, baina askok datuakfaltsutzen zituzten eta lehenago hasten ziren”. Emakume askok,berriz, ez zuten etxetik kanpo lan egiteko aukera izaten. “Emakumeokez genuela ikasteko eskubiderik zirudien. Gizonezkoei aukera gehiagoeskaintzen zitzaien. Horrekin bukatzeko eskola mistoaren alde eginnuen. Familia askok neskak eskola publikora bidaltzen zituzten etamutilak La Sallera azken hau hobea zelakoan. Etxe askotan uste horiez da desagertu oraindik”. Emakume asko saskigintzan aritu ziren,baina Aracelik ezkontzen zirenean lana uzten zutela dio. Bergaranberbera gertatzen zen.

 

Gauzak asko aldatu dira, zorionez.Aracelik eta Antoniok egungo gaztedia “ondo” ikusten dute.“Egungo gazteak zintzoagoak eta irekiagoak direla uste dut.Sanoagoak. Garai hartako hezkuntzak eta giroak ez zioten gaztearibere burua garatzen uzten. Egun komunikazio tresna asko daude etagazteek euren irizpidea sortzeko aukera dute. Aukera gehiago dituzte.Pentsatzen dutena esaten dute. Lehen, ordea, beldur ginen.Markatutako bidetik ateratzea arriskutsua zen. Ikasleek neure garaianirakasle bati inolaz ere esango ez nizkien gauzak esaten zizkidaten”,azaldu du Elortzak.

 

Bestalde, gazteak alferrak direlaesateko joera egon da beti. “Denetik egongo da… Lehen ere denetikzegoen, e!”. Drogak ere beti izan dira, era batekoak edo bestekoak.“Gure garaian tabakoa eta txikitoak ziren droga bakarrak”,oroitzen du Elortzak. “Gerra ondoren Zumarragako emakume batekinezkonduta zegoen gizonezko bat drogen eraginez hil zela gogoratzendut. Hori izen zen nire lehen harremana drogekin. Asko hitz egin zengaiari buruz”, aipatu du Aracelik.

 

Elorzak soldadutzan izan zuen tabakoaeta alkohola ez diren drogekin lehen hartu-emana. “Ceutan eginnuen. Han taberna batean sartzea eta haxixa usaintzea bat zen. Nik eznuen sekula probatu, baina ez aukerarik izan ez nuelako. Han porroakbolo-bolo zebiltzan eta Afrikan egondakoek hona ekarri zituzten”.

 

Lehengo gaztediaren eta egungoarenartean antzekotasunak badaudela diote. “Bai lehen eta bai orainideiak argi dituenak aurrera egiten du. Korrontearen aurka joatekoindartsua izan behar da, bai lehen eta bai orain. Egun aukerazabalagoa dago, baina arriskua ere handiagoa da. Gainera, gurasoaskok hezkuntza irakasleen esku utzi dute, baina irakasleekinoldarkor ageri dira euren seme-alabei gogor egiten badiete.Irakaskuntza asko gustatzen zait, baina egun ez nintzateke irakasleizango. Eta errua ez da gazteena, gurasoena eta gizartearena baizik”,amaitu du Elortzak. Garcia iritzi berekoa da.

 

 

Garai berri baten sorrera bultzatu etaezagutu zuten 80ko hamarkadako gazteak

 

Amaia Legaristi, Mariasun Mendizabal,Idoia eta Alberto Busca eta Joneli Apaolazak 80ko hamarkadan biziizan zuten gaztaroa. Hamarkada berezia izan zen, onerako etatxarrerako: politika, musika, droga… urte haietan aldaketa askoizan ziren.

 

2belaunaldia.jpg

 

Mendizabalek eta Buscak garai hartangiro ezberdinak zeudela gogoratzen dute. “Amaia eta gu koadrilaberekoak gara, baina giro oso ezberdinetan mugitzen ginen. GuGaztelekura eta Tiffany’s-era joaten ginen eta parranda egitea zengure zaletasun nagusia. Beste batzuk oso politizatuta zeuden, bainaguk rock musika besterik ez genuen buruan. Ez geunden politikarenkontra, baina paso egiten genuen. Tiffany’s, kontzertuak eta porroaknahiago genituen”.

 

Izan ere, droga nobedadea zen. “Gurebelaunaldikook denarekin hautsiko genuela uste genuen. Esperientziaberriak ezagutu nahi genituen eta herri batzuetan larrutik ordaindugenuen: Zumarragan, Elgoibarren, Eibarren, Errenterian… Beti esanda droga goikoek sartu zutela, guztia aldatzeko nahi horizapaltzearren”, dio Alberto Buscak.

 

Heroinak eragindako triskantza askogogoratzen da, baina politikak eta musikak ere sekulako indarra zutengarai hartako gazteen artean. “Alderdiek bereganatu egin nahigintuzten, baina askok paso egiten genuen. Apolitikoa izateakontsigna modukoa zen. Koadrilako beste batzuek, berriz, politikagertutik jarraitzen zuten. Gure artean harreman ona genuen”, gehitudu. Dena den, bere arrebak eta Mariasun Mendizabalek euren taldea“markatu” samarra sentitu zela dio.

 

Urte haietan heroina lortzea oso errazazen eta pauso txikia zegoen kontsumitzearen eta ez kontsumitzearenartean. “Denok izan genituen dinamika horretan sartu ziren lagunak.Gu ere gertu ibili ginen, baina argi bat piztu zitzaigun eta ezprobatzea erabaki genuen. Oso azkarra eta baliotsua zen jendeadinamika horretan sartu zen eta azkenean besteongandik aparte bukatuzuten. Garai hartan ez zegoen drogaren inguruko inongoinformaziorik”.

 

Politikaz, musikaz eta drogez gain;kirola ere erakargarria da gazteentzat. Alberto Buscak 16-17urterekin mendira asko joaten zirela eta beste batzuek futboleanjokatzen zutela aipatu du, baina adin horretatik aurrera kirolaegiteari utzi ziotela. “Udan Ezkizu igerilekura joaten ginen etakito. Ez zegoen beste ezer eta eskolan ez zen horrenbeste bultzatzenkirol zaletasuna. Ez zen egun bezala. Egun sekulako eskaintza dute”,azaldu du bere arrebak. Garai hartan mutilek neskek baino kirolgehiago egiten zuten. Apaolazak Zumarragako jaietako gizon-probetanparte hartu zutela gogoratzen du, adibidez.

 

Neska-mutikotan, mendira joateaz gainLegazpi kaleko joko-aretoa eta Ederrena pilotalekuko dantzaldiakezagutu zituzten. Bertan euskal musika zen nagusi. Bestalde, ZelaiArizti parkean ordu asko ematen zituzten. Idoia Buscak Ederrenakodantzaldietan arropa jasotzen lan egiten zutela gogoratzen du. “Hanirabazi genituen gure lehen txanponak. Han irabazitakoari esker erosiahal izan genituen gure lehen kapritxoak: Levi’s prakak eta halakoak.Garai hartan anaia-arreba zaharragoengandik jasotzen genuenarroparekin pasatzen genuen negua. Ez zen orain bezala”. MariasunMendizabal lagunak lotuan dantza egiten ziren garaiak ezagutuzituztela gehitu du. “Pilotalekuko dantzaldietan hala dantzatzenzen. Egun ia inork ez du hala dantza egiten”. Ondoren, beste tokibatzuetara joaten hasi ziren: Golden, Tiffany’s, Jai Alai,Gazteleku… Tiffany’s izan zen euren toki kuttuna.

 

Gurasoekin harremana egungoaren osobestelakoa zela diote. “Guk gehiago hitz egiten duguseme-alabekin”. Hala ere, Alberto Buscak gazteak beti kalean etxeanbaino gehiago ikasten duela dio. “Gure garaian ama arduratzen zengehienbat hezkuntzaz. Aita autoritatea bezala ikusten genuen.Azkenean kalean gehiago hitz egiten genuen”. Bere arrebak ia denaezkutuan egiten zutela oroitzen du. “Nire ustez egun hobeto dakiguseme-alabak zertan dabiltzan. Dena den, badakit ez dugula guztiarenberri eta gainera euren esparrua ere behar dute. Egun gauzaknaturalagoak dira. Lehen ia dena ezkutuan egiten genuen”. JoneliApaolaza bere bikoteak gauza batzuk ez direla horrenbeste aldatuazaldu du. “Guk ere, egungoek bezala, zerrikeriarik handienak osogaztetan edaten genituen”.

 

Gurasoekin harremana ez ezik neska etamutilen artekoa ere aldatu dela uste dute. “Sexu kontuan aurrekobelaunaldia baino apur bat lehenago hasi ginela uste dut, baina gukere ez genuen trebakuntza handirik eta oso goiz hasten zen neskaridenetik deitzen zitzaion. Tontakeria asko genituen buruan.Pelikuletan ikusten genuena eta lagunartean aipatzen zena besterik ezgenekien. Ez genuen informaziorik”, diote Mendizabal eta Buscak.Amaia Legaristik amari hilekoa etorri zitzaiela esan beharrak erelotsa ematen ziela oroitzen du. “Alabekin, berriz, asko hitz egitendut. Txikiak nekatuta nauka jada”.

 

Eskolari dagokionez, gurasoek ezzietela mugarik jarri diote. Hori bai, eskaintza egun bainomugatuagoa zen. “Institutura edo La Sallera joan behar genuen.Lanbide Hezkuntzan ez zegoen egun bezainbeste aukera. La Sallenmekanika, elektronika, elektrizitatea eta delineatzaile bakarrikirakasten zuten”, oroitzen du Apaolazak. Bestalde, egun baino neskagutxiago joaten zen Unibertsitatera. “Ikasketak uzten ziren. Egunargiago dago prestatu beharra dagoela”, dio Mendizabalek. Buscakberak ez zuela ikasi nahi eta 17 urterekin lanean hasi zela oroitzendu. Baina 80ko hamarkadan ere krisi latza izan zen eta ez zen errazalan ona aurkitzea. “Baldintza txarretan lan egiten genuen eta ezgenuen independizatzeko aukerarik. Neska asko Ingalaterrara joanziren au-pair lan egitera hemen ezer ez zegoelako. Urte bat edo bieman zituzten bertan, ingelesa ikasi zuten eta beste mundu batezagutu zuten”.

 

Belaunaldi hartako neskek, aurrekoek ezbezala, argi zuten etxetik kanpo lan egingo zutela. “Oso argigenuen lan egingo genuela. Ez genuen ezkondu eta eguna etxean ematekoasmorik. Independenteak izan nahi genuen eta horretarako gure diruabehar genuen. Etxekoandreak izatea tokatu zaigu, baina beste erabatera”, azaldu du Idoia Buscak. Mendizabalek feministak direlauste du. “Beharbada ez ginen oso kontziente. Ez geundenpolitizatuta eta ondo pasatzea zen gure helburu nagusia, bainajarrera feminista genuela uste dut”.

 

Lanaz eta independentziaz ari direla,Amaia Legaristik beste kontu bat oroitu du: garai hartan seme-alabeksoldata etxean uzten zutela. Mendizabalek, bera lanean beranduagohasi zela eta ez zuela halakorik egin behar izan dio. Egungo gazteasko ere berandu hasiko da lanean. Asko halabeharrez, zoritxarrez.Garai gogorrak bizi ditugu, baina Legaristik gazteak ondo ikustenditu. “Alaba nagusiak futbolean  jokatzen du eta zintzoikusten dut”. Apaolazak kontsumismora ohituta daudela dio. “Denadute. Pedala hausten bazaie bizikleta berria erosten diegu. Guanaia-arreba nagusiek uzten zutenarekin ibili behar izaten genuen”.

 

Mariasun Mendizabalek eurak ez zirelaoso borroka zaleak uste du, baina egungoak are eta gutxiago. “Interesgutxi dituzte: Reala eta ezer gutxi gehiago”. Amaia Legaristikerrua helduona dela dio. “Gu ere gero eta kontsumo zaleagoak garaeta gazteak horretara ohitu ditugu. Ez dut uste gure horrenezberdinak direnik. Gure helburu nagusia ere ondo pasatzea zen.Oraingoek ez dutela kalean horrenbeste jolasten? Guk etxean ez genuenezer eta!”, amaitu du.

 

 

“Gure gurasoak betigora joan dira eta guri beharbada goitik behera joatea tokatukozaigu”

 

Eli Unanuek eta Amaia Iturriotzek 18urte dituzte, Oihane Arruabarrenak eta Joseba Angulok 19 eta IñigoIgartzak 20. Bostak gaztaroan murgilduta daude, beraz. Bostneska-mutil hauek ikusita, ez dago egungo gazteak txoriburuak direlaesaterik.

 

3belaunaldia.jpg

 

Gehienak musika zaleak dira etaeuretako batzuk instrumentuekin azaldu ziren. Iturriotz, berriz,bertsolaria da. Urretxu eta Zumarragako gazteek denetik entzutendutela diote. “Tabernetan denetik entzun daiteke”, diote. Denaden, dagoeneko musika ez dute dantza egiteko erabiltzen. Lagun arteandaudenean beste gauza batzuk egiten dituzte. “15-16 urtekoakgaritoetan elkartzen dira eta gure adinekoak tabernetan. Dena den,badago garitoetan jarraitzen duen gure adineko jendea”.

 

Beraiek tabernetako giroa nahiago dute.“Gehiago mugitzen zara eta jende gehiagorekin elkartzen zara.Garitoan sartuz gero, toki berean eta jende berberarekin ematen daarratsaldea edo gaua”, azaldu dute. Angulok eta bere lagunek garitoa duteoraindik eta bertan tabernetan eskaintzen ez diren aukerak dituzteladio. “Ping-pongean edo futbolinean joka dezakegu, DVD bat ikusi,bideokontsolarekin jolastu…”.

 

Duela hamarkada batzuk parranda egitekoherritik ateratzeko joera handiagoa zegoen: kontzertuetara,dantzalekuetara… Egungo gazteak gutxiago irteten dira. “Festetan,uda garaian, bakarrik irteten gara herritik”. DantzalekuakGasteizen ikasten duten hiruek bakarrik ezagutzen dituzte.“Ostegunetan tabernak goiz ixten dituzte eta gero halakoetarajoaten gara”. Garai batean dezente edaten zen eta gazteak ez direlahorretan gehiegi aldatu diote. Beste drogei dagokienez, marihuana etahaxixa nagusi direla aipatu dute. Drogei beldurra galdu zaiela ustedute.

 

Lagunekin ibiltzeaz gain, bestezaletasun batzuk ere badituzte, noski: kirola egitea, adibidez.Kirolen artean atletismoa, mendia, igeriketa eta saskibaloia aipatudituzte. Aspalditik egiten diren kirolak dira, baina egungo eskaintzaaskoz ere zabalagoa da. Hala, lagun askok kirol berriak egitendituztela diote. “Gure adineko asko kiroldegira joaten diraaerobic, spining eta halakoak egitera”, diote. “Hemen bertan ezhorrenbeste, baina beste toki batzuetan eskaladak indar handia duadibidez”, gehitu du Igartzak. Nesken eta mutilen arteko harremanaridagokionez ere gauzak asko aldatu dira.

 

“Hasieran denakelkarrekin ibiltzen ginen, baina gero banandu egin ginen. Harremanona dugu, baina apenas dago koadrila mistorik”. Horretan gauzak ezdira asko aldatu, beraz. Sexu kontuan bai, ordea. Egungo gazteekgarai batekoek baino askoz ere informazio gehiago dute. “Informazioasko dago. Eskoletara profesionalak etortzen dira, besteak beste.Etxean, ordea, ez dugu asko hitz egiten gai horri buruz. Kanpotikdatozen profesionalekin aspalditik ezagutzen ditugun irakasleekin edogurasoekin hitz egitea baino errazagoa da”, aitortu dute.

 

Politikaz ere ez dute asko hitz egiten.“Gehiengoak paso egiten du. Koadriletan ideologia ezberdinetakojendea dago eta hitz egitea saihestu egiten da. Gure ustez garaibatean inplikazioa handiagoa zen. Gutxi batzuk bakarrik inplikatzendira politikan eta gai hori beste esparru batzuetan jorratzen dute,ez koadrilan”.

 

Ikasketei dagokienez, gehienekBatxilergoa egiten dutela diote. Unibertsitatera duela hamarkadabatzuk baino jende gehiago joaten da. “Gurasoek, normalean,seme-alabek Unibertsitatera joatea nahi dute. Jende askoirakasle-ikasketak eta Enpresa Zientziak ikasten ari da. Dena den,Lanbide Heziketa lehen baino hobeto ikusia dago”.

 

Erreportaje honetako protagonistakoraindik ikasten ari dira, baina aurki lan mundura salto egin beharkodute. Etorkizuna “zaila” izango dela uste dute. “Seguru askibaldintza txarretan lan egitea tokatuko zaigu. Ez dugu askopentsatzen horretan, baina pentsatzen jarrita ez datorkigu gauza onikburura”. Ez dakite orain arte izan duten bizimoduari eutsi ahalizango dioten. “Gure gurasoak beti gora joan dira eta gu beharbadagoitik behera joango gara”, aipatu dute kezkatuta.

 

Beharbada euren heldu aroa gurasoenabaino gogorragoa izango dela uste dute, baina gaztaroa gozoagoa delaargi dute. “Gurasoen gaztaroa gurea baino askoz ere gogorragoa izanzen. Ikasteko guk bezainbeste aukera ez zuten izan eta laneanlehenago hasi behar izan zuten. Guk baino gutxiago zuten eta gauzakgehiago baloratzen zituzten. Guri dena eginda eman digute etaerosoegi bizi izan gara, beharbada. Horren eraginez, askotan ezdakigu zailtasunei aurre egiten. Erosotasunak inplikazio eza ereekartzen du. Mugitzeko beharrik ez sentitzea”, amaitu dute.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Joanes Plazaola zumarragarrak Gipuzkoako nota onena lortu du Unibertsitaterako Sarbide Proban

2026/06/10
Urretxu,Zumarraga
2

Urretxuko Santa Anastasia jaiak, Adimen Artifizialik gabe hobe

2026/06/09
Urretxu
3

Amaia Iturriotz, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duen herritar bakarra

2026/06/09
Urretxu
4

Zumarragako PSE-EEk "herritarrak nahita nahastea" leporatu dio EH Bilduri, alkateordeen dieten inguruan

2026/06/12
Zumarraga
5

Aterpe jubilatuen elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du

2026/06/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Urretxuko jaietan karroza egin nahi duten kuadrillek hilaren 19a baino lehen eman behar dute izena

2026/06/10
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT