Pasa den ostiralean egin zen SantaIsabel jaiak iragarriko dituen irudia aurkezteko ekitaldia. Urterobezala, Udalak egitarauaren azala hornituko duen irudia aukeratzekolehiaketa deitu zuen. Aurten, guztira 32 lan aurkeztu diralehiaketara, iaz baino bi gehiago. Guztien artean Josu Marotokaurkeztutakoa izan da, epaimahaiaren iritziz onena. 400€-ko sariaeskuratu zuen irabazleak, ostiralean Zelai Arizti kultur etxean eginzen sari banaketa ekitaldian.
Aurkeztutako lan guztiekin erakusketaantolatu dute orain. Lanak uztailaren 5era arte egongo dira ikusgaiZelai Arizti kultur etxean. Horretaz gainera, jaietako egitarauainprentan dago jada, eta udaletxetik esan dutenaren arabera, datorrenasteaz hasiko dira Zumarragako etxeetan banatzen.
- Ikusi bideoa jarraian: