Ordezkari politikoek onartzen duteMotorraren Astea izena duela, Motorraren Astea ez denak. ”Aurten,azkenean ez dugu aurkezpenik egin, baina motorrarekin lotuta egitenditugun ekintza guztiak hartzen ditu”, azaldu dio Goierriko Hitzari Mikel Serrano alkateak. Lehenengo ekintza Zumarraga Hiria kartingproba izan ze, duela gutxi egin dutena. Bigarrena, asteburuan izangoda, auto klasikoen kontzentrazioa. Euskadi plazan egingo da, etaautoak 10:00etatik 17:30era egongo dira erakusgai.
Urtean zehar, motorrarekin lotutakoekintzak eta erakustaldiak antolatu ohi ditu Udalak MotorraeenAstearen baitan. ”Auto klasikoen kontzentraziora 80 auto inguruetorriko dira. Aurtengo apustua da auto gutxiago ekartzea, bainabereziagoak direnak, ikusgarriagoak” agertu du alkateak.
Abuztuaren amaieran EkorallyakZumarragan egingo du Euskal Herrian izango duen geldialdi bakarra.Irailaren hasieran, Antioko igoera egingo dute, ondoren freestylemotoen ikuskizuna ekarriko dute, ”orain artean arrakasta handia”izan duena, eta azaroan, Sunsundegi rallya geldituko da Zumarragan.
Kart lasterketako istripuak
Maiatzeko karting lasterketan jazotakoistripuei buruz galdetuta, ”gauzak antolatzen direlako gertatzendira ezbehar hauek” erantzun du Serranok. ”Segurtasun neurriguztiak hartzen ditugu, baina gertatu daiteke. Istripuak ez zirenlarriak izan”.
Motorraren Astearen jatorrian, ”gureeskualdearen beraren izaera dago, automatizazioarekin estuki lotutagaude, horretan lan egiten dugu. Hortik aurrera, motorrarekinlotutako ekintzak antolatzeari ekin genion. Eskualdearen izaera horigogoratu behar dela uste dugu”.