Ostadar Mendi Taldeak, Ehun Milaklasterketarako boluntarioak lortzeko deialdia egin du. Euskal Herrianegiten den mota honetako lasterketa bakarra da, ultratraildistantzian. Beasaingo Arrastaka mendi elkarteak antolatu zuen iazlehenengo aldiz, eta izandako arrakasta ikusita, aurten errepikatuegingo dute. Lasterkariek uztailaren 15ean hasiko dute probaBeasainen, eta 17an amaituko dute leku berean.
Lasterketa bere osotasunean Gipuzkoakolurralde historikotik igaroko da, eta mendiz zeharkatuko dituGoierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak. Aurtenere, 100 milak Euskal Herriko ondare eta paisaia-balio handia dutenmendi eta bidexketatik igaroko dira, Gipuzkoa barneko lekudotoreenetatik, pagadi eta hariztietatik barrena Aralar etaAizkorriko parke naturaletan sartuz. Era berean, inguruko gailurrikgaraienak igoko dira. Goierriko eskualdean Txindoki (1.346), Ganbo(1.402) eta Aizkorri (1.528), Urola-Kostan Erlo (1.026),Urola-Garaian Izazpi (967) eta Ernio (1.075) Tolosaldean.
Gisa honetako proba bat antolatzeabaina lan asko dakar. Iaz, 1000 bat boluntario aritu ziren laneanGipuzkoan. Horregatik, Zumarraga-Urretxuko Ostadar Mendi Taldeaboluntario bila dabil. Lasterketa uztailaren 15ean igaroko daZumarragatik eta Urretxutik, 19:30etik 23:00etara bitartean. Tartehorretan lan egiteko prest leudeken pertsonak, Ostadar taldekokideekin jarri daitezke harremanetan astearteetan, ostegunetan edoostiraletan, 20:00etatik 21:00etara, euren bulegoan, Zelai Ariztikultur etxean. Gainontzean euren web orrian klik eginda ere emandaiteke izena.
Argazkia: iazko Ehun Milak probako unebat, Urretxun.