Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Neskak ezpatekin dantzan: ‘vade retro’ ala bada garaia? (168. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/06/20
Otamotz

Ez dago oso urrutira joan beharrik:Legazpin ere jaietako egun nagusian tokia du. Aurten Sustraiaktaldeko kideek sorpresa itzela eman diete euren bizilagunei, neskekdantzatu baitute. Zer iritzi ote dute zumarragarrek horri buruz?Irrintzi dantza taldeko Eneko Galdosekin hitz egin dugu eta 50herritarrei euren iritzia eskatu diegu posta elektroniko bidez.Hamabi lagunek erantzun dute.

 

Hasteko, legazpiarrei euren ekimenarenberri emateko eskatu diegu. Sustraiak dantza taldeko Jon Dorronsorok60ko hamarkadan hiru neskak parte hartu zutela gogoratu du. Mutilgutxi zeudelako izan zen. Aurten, ordea, dantzari guztiakemakumezkoak izan dira eta arrazoia beste bat izan da. “Taldeanurteren batean neskei aukera emateaz hitz egin genuen eta eurak adosazaldu ziren. Protagonismoa eman nahi genien. Taldean gehiengoadirela, mutil guztiok dagoeneko maiatzaren 3an plazan dantzatzekoaukera izan dugula eta Legazpin dantza berreskuratu zuena Sustraiakizan zela kontuan izan behar da”.

 

Gauza bat argi utzi nahi du: erabakiaez zen eztabaida pizteko hartu. “Dantza munduan kontu hauek aspaldigainditu genituen. Mutilak falta direnean neskek dantzatzen dituzteeuren dantzak eta alderantziz. Beasaingo Ezpata Dantzan, adibidez,emakumezkoak sokan irteten dira”, azaldu du.

 

Goierri Beheko herrian emakumezkoek etagizonezkoek berdin janzten dute, baina Legazpin neskek eurenjantziekin dantzatu zuten. “Neure burua ez dut ez puristatzat etaezta iraultzailetzat ere. Arropari buruz ez dut esateko ezer. Eurekbeti bezala janztea erabaki zuten eta ondo iruditzen zait”.

 

Eta bizilagunek, zer esan zuten?“Gustatu egin zitzaien. Guk baino hobeto dantzatu zutela esanziguten, baina oso seriak zeudela”. Datorren urtean gizonezkoakizango dira berriro ezpatak hartuko dituztenak. “Aurrerantzeanmutilek dantzatuko dugu, edo horretan saiatuko gara behintzat, bainaegunen batean nahikoa mutil ez badaude nesken esku utziko dugu edomistoa izango da. Garrantzitsuena ondo dantzatzea da”.


Zumarragan EzpataDantza sinboloa da. Zumarragarrak iritzi berekoak izango al dira?Eneko Galdosek 23 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko zazpi aldizdantza egin du Antion. Gure deia jaso zuenerako bazuen Legazpinjazotakoaren berri. “Ondo” iruditzen zaio neskek Ezpata Dantzadantzatzea. “Nahiago dut eurek dantzatzea ohitura galtzea baino.Noiz edo noiz gaiari buruz hitz egin dugu, txantxetan, baina sekulaez dugu aukera hori serio landu. Oraingoz nahikoa mutil ditugu etaorain arte bezala jarraituko dugu”, bukatu du.


 

“Neskek dantza egiteaondo irudituko litzaidake, baita publiko artetik mutilak ateratzeaere” (Gizonezkoa, 34 urte)


Legazpiarrenerabakiarekin ados nago. Ez daukat arrazoi sendorik, norberak egindezala nahi duena. Zumarragan ere neskek dantza egitea ondo iruditukolitzaidake. Baita publiko artetik mutilak ateratzea ere. Izan ere,Ezpata Dantzan emakumeak duen papera… Eta izan daiteke mutilakneska ateratzea, neskak mutila, mutilak mutila ala neskak neska…Oholtza horretan ez da emakumearen rola soilik aldatu behar.Tradizioa apurtzeko dago, nire ustez. Are gehiago emakumeak (beno,hark jokatu beharreko paperaren inguruko polemikak) eta elizak bategiten duten Antioko Ezpata Dantza bezalako gai batean. Dena den,egia esan, nire ustez Ezpata Dantzak Santa Isabel eguneko osagaigarrantzitsuena izateari utzi dio. Askoz gehiago bizi dut, adibidez,jaitsiera: herri osoak bat egiten du dantza eta saltoka arraza, sexueta erlijio bereizketarik gabe. Bide batez, mozkor guztiak nolajaisten garen begira egoten den jendea ere ez dut ulertzen… Sarhadi bada kalejiran! Izan ere, festa batzuetan aktoreak eta ikusleakdaude eta horrek ernegatu egiten nau. Batzuk indioarena egiten etabesteak begira… Festak parte hartzeko dira! Jaitsiera ondorengoIburreta kanpoko giroa ere hor dago, egitarau ofizialetik at dagoena,nahiz eta azkenaldian pixka bat formalizatu den. Nostalgian erorinahi izan gabe, uste dut garai batean bertako giroa askoz ereganberroagoa zela.


“Ondo iruditzenzait neskek dantzatzea, baina eztabaida handirik ez pizten saiatuko nintzateke”(Emakumezkoa, 55 urte)

 Ondo iruditzenzait neskek Ezpata Dantza dantzatzea, baina eztabaida handirik ez piztensaiatuko nintzateke. Pixkanaka sartuko nituzke neskak. Sokan hasi, adibidez,gero denborarekin neskek eta mutilek berdin dantzatzeko. Oker ez banaiz gerraondoren neskak ordura arte mutilek bakarrik dantzatzen zituzten dantzakdantzatzen hasi ziren mutil faltagatik. Gaur egun neskak ez dute baterearazorik mutilen dantzak dantzatzeko eta, mutilen falta ikusita, zergatik ez?

 

“Aurretik hainbaturretxuarrek egin badute, nola ukatuko diogu herritar bati neska izateagatik?”(Gizonezkoa, 33 urte)

 Primeraniruditzen zait, nahiz eta agian naturalena neskak eta mutilek batera egiteaizan: bereizketarik gabe eta X neska edo Y mutil egon diren zenbatzen jarrigabe. Dantza taldeak erabaki dezala zeinek dantza egin bere irizpideen arabera.Ez dakit Legazpin hautsik harrotuko ote zuen, baina benetan bikaina irudituzait aurretik inolako polemikarik ez piztu izana, hau da, beste inork jakingabe neskak dantzatzera irten eta kito. Aurretik esan izan balute ziur egongozela bazterrak nahastuko zituen norbait. Zumarragan halakorik? Zergatik ez. Etaoso serio esaten dut, azken urteetan hainbat urretxuarrek egin badute -eta ezdaukat ezer horren aurka, Irrintzikoek aukeratzen dute, eurek jakingo dute nolaeta ez naiz horretan sartzen- nola ukatuko diogu herritar bati Ezpata Dantzadantzatzea neska izateagatik?

 

“Sustraiaktaldearen sorpresa izan da? Orduan dantza norena da, herriarena ala dantzataldearena?” (Emakumezkoa, 31 urte)

 Ez nuen ideiarikere. Erabaki horren atzean legazpiarren gehiengoaren nahia egongo zela ustenuen, baina Interneten publikatu dena irakurri eta orduan bai gelditu naizelaharrituta: Sustraiak dantza taldearen sorpresa izan da? Orduan Ezpata Dantzazeinena da, herriarena ala dantzatzen duen taldearena? Egia da bai Legazpin baiZumarragan dantza taldeei esker (eta txistulariei esker) mantentzen dela EzpataDantza, baina horrelako erabaki bat hartu eta gainera sorpresa izatea… ezdakit bada… xelebrea iruditzen zait. Zumarragari dagokionez, herritarrengehiengoak hala nahiko balu, ba aurrera, ez lidake traumarik eragingo. Horibai, beti ere herritarren erabakia bada eta ez beste herri batzuetakofeministek bultzatutako erabakia. Niri neuri ez litzaidake gustatuko.


Legazpiko EzpataDantzaren argazkia begiratuta, ez zait Ezpata Dantza iruditzen. Beste dantzabat ematen du, eta ez bakarrik dantzariak neskak direlako, estetikoki ere bestedantza bat dirudi. Ez dut Zumarragako Ezpata Dantza praka gorri eta alkandorazuriarekin beharrean Legazpin bezala baserritar jantziarekin dantzatutaimajinatzen. Bestalde, gizon-emakumeen arteko berdintasunaren alde beste alorbatzuetan egin behar dela iruditzen zait. Emakume bezala ez naiz diskriminatuasentitzen tradizioa jarraituz Ezpata Dantza gizonek dantzatu eta ondoren hauekemakumeak dantzara ateratzeagatik. Ez dakit legazpiarrek nola hartuko zuten,garbi daukadana da Irrintzi dantza taldeak uztailaren 2an horrelako sorpresabat emango balu zeresan asko emango lukeela!


 

“Logikoa ikusten dutXXI. mendean ekitaldietan bereizketarik ez egitea neska eta mutilenartean” (Gizonezkoa, 31 urte)

 

Ez nekien Legazpin erabaki hau hartuzutenik, baina ondo iruditzen zait. Zumarragan ere neskak dantzatzeaondo irudituko litzaidake. Alde nago, logikoa eta zentzuzkoa ikustendudalako XXI. mendean sartuta jaietako ekitaldietan bereizketarik ezegitea neska eta mutilen artean parte hartzeko garaian. EzpataDantzan mutilak bakarrik dantza egitean tradizioak aginduko du,seguru asko, baina tradizioak berdintasunaren alde alda daitezke.

 

“Askoz eregarrantzitsuagoa iruditzen zait eszena zaintzea dantza egitenduenaren sexua baino” (Emakumezkoa, 36 urte)

 

Nik uste dut joera naturala dela etadantzaren esentzia berdin ulertu eta transmititu dezakete neskek edomutilek. Gainera suposatzen dut Legazpin erabaki hori ondo pentsatudutela eta beren arrazoiak izango dituztela. Askoz eregarrantzitsuagoa iruditzen zait eszena zaintzea (dantza, pauso etajantzi aldetik) dantza egiten duenaren sexua baino. Nire ustez EzpataDantzaren momentuak oso hunkigarriak dira eta dantzaria beraren sexuabigarren mailako zerbait da. Berdin zait dantzaria ederra edo zatarraizatea, berdin zait mutila edo neska izatea, ez zait inporta zeinfutbol taldekoa den, dantza bera da garrantzitsuena. Ez nago ez alde,ez kontra. Baina horrelako gaiak naturaltasunez egitearen aldekoanaiz.

 

“Ez zait iruditzenherriaren gehiengoa horrelako eskaerarik egiten ari denik”(Emakumezkoa, 32 urte)

 

 

Legazpin hartu duten erabakiari zuzenaderitzot: ados jarri badira eta herriari ondo iruditzen bazaiozergatik ez? Zumarragako herriak edo gehiengoak hori nahiko balu ezlitzaidake gaizki irudituko neskek Ezpata Dantza dantzatzea. Nik egiaesan, orain arte bezala egiten jarraituko nuke. Ez zait iruditzenZumarragako herriaren gehiengoa horrelako eskaerarik egiten aridenik. Emakumeok gatazka garrantzitsuagoak ditugula deritzot.

 

“Emakumeokgizonezkoek dituzten eskubide berberak izan beharko genituzke esparruguztietan” (Emakumezkoa, 39 urte)

 

Legazpin hartu duten erabakiaprimerakoa iruditzen zait. Gaur egun neskek ere Ezpata Dantzadantzatzea normala izan beharko luke. Baita Zumarragan ere. Zergatiknagoen alde? Emakumeok gizonezkoek dituzten eskubide berberak izanbeharko genituzkeelako esparru guztietan, baita ohitura, tradizio etakulturan ere. Ezin da jarri aitzakia bezala ohitura horrelakoa dela,ohiturak, denboraren poderioz aldatuz joaten baitira. Bestela, ErdiAroan bezala egongo ginateke. Zergatik zumarragar batek, emakumeaizateagatik, ezin dio Antioko Amatxori Ezpata Dantza eskaini etagizonezko batek bai? Emakumea naizen aldetik erabat baztertutasentitzen naiz.

 

 

“Irrintzin dantzatunahi duen neskarik ez badago beharrik gabe planteatzen ari garakontua” (Gizonezkoa, 49 urte)


Ez zait gustatzen emakumeak eta gizonakbando ezberdinetakoak bagina bezala jokatzea eta, ez dut oso ondoezagutzen nola egin duten, baina iruditzen zait Legazpin horrelainterpretatu dutela Ezpata Dantza dantzatzearena: emakumeekdemostratu behar diegu gizonei guk ere dantzatzeko eskubidea dugula.Berdintasunaren izenean gero eta gehiago bereizten ari gara emakumeaketa gizonak. Eta ez zait gustatzen gizon-emakume bandokeria hori etadiferentziak horrenbeste azpimarratzea. Baina euskaldunok hainbandozaleak izan gara beti!

 

Zumarragako Ezpata Dantzak badu formatubat, historian zehar jorratua izan dena eta, nire ustez, funtseanerrespetatu behar dena: paseoa, dantzaren egitura, doinua, janzkera…Eta azaleko aldaketak edo ukituak egin daitezke, noski, eta niretzatnork dantzatzen duen azaleko kontua da. Niri berdin zait nor dagoenatorraren eta praken barruan dantzari ona bada: emakumea eta gizona,beltza edo zuria, kristaua, musulmana edo ateoa. Pertsona dadantzatzen duena. Nik dantzari onak nahi ditut, besterik ez. Neskekdantzatu nahi badute dantza dezatela, baina dantza gustuko dutelakoeta Ezpata Dantza barrenean sentitzen dutelako eta ez “emakumeekere egin dezakegu” demostratu nahi dutelako edo gizartean “procesode empoderamiento” batean daudelako. Azkeneko hau Ezpata Dantzarenerabilpen politikoa iruditzen zait.


Emakume eta gizonenarteko kontu hauetan naturaltasun falta sumatzen dut. Ezpata Dantzanemakumearen inkorporazioa naturaltasunez egin nahi bada planteamenduokerra egiten ari gara bi arrazoigatik: batetik kontrako taldekoakbagina bezala kontsideratzen zaizkigulako, batzuen eta besteendiferentziak azpimarratuz, eta bestetik kontu hauek neurri bateanartifizialak direla uste dut. Hau da, nik ez dakit benetan Irrintzitaldean ba ote dagoen Ezpata Dantza dantzatu nahi duen neskarik. Ezbadago modu artifizialean planteatzen ari gara kontua, beharrik gabe.Eta neska bat edo gehiago baldin badago Ezpata Dantza dantzatu nahiduena, Irrintzi taldean nork dantzatu eta nork ez erabakitzekoaplikatzen diren irizpideak aplikatu diezaiotela. Dantzatzea tokatzenbazaio entseatzen has dadila, lau haizetara zabaldu gabe, uztailaren2an dantza dezala beste dantzari bat balitz bezala eta ikusiko duzujende asko konturatu ere ez dela egingo. Baina ez litzaidakegustatuko Irrintzi taldean aurten neskek bakarrik dantzatzea etapoxpolinez jantzita erabakitzea: berdinak bagara elkarrekin dantzadezatela neskek eta mutilek modu naturalean janzkera errespetatuz.

 


“Emakumezkoen dantzakere badira eta bakoitzak badu bere esparrua” (Gizonezkoa, 43 urte)


Legazpin egin dutena ez zait egokiairuditzen eta, beraz, Zumarragan hori egitearen aurka nago. Dantzekfuntzio soziala betetzen zuten sortu zirenean eta funtzio haualdatzen ari da bestelako erabilera ematearekin (esaterako, aurreskuaerabat tribializaturik dago). Ez dut uste berdintasun kontuakmuturrera eramatea ona denik. Gizonezkoen dantzak diren neurrian,emakumezkoenak badira eta bakoitzak badu bere esparrua. Benetakoberdintasunean, gizon zein emakumeek edozein dantza egiterik izanbeharko lukete eta ez dut uste horretara iritsi nahi denik.

 

“Neskek Ezpata Dantzadantzatzea eskubide eta justizia kontua da, ez iritzi edotradiziozkoa” (Emakumezkoa, 22 urte)

 

Legazpin hartu duten erabakia besteerabaki bat gehiago iruditzen zait, ez dauka ezer berezirik etaerabaki guztiak horrelakoak izan beharko lirateke. Dantzariak ezlirateke sexuaren arabera banatu beharko, pertsonak bezala baizik.Pertsonak gara emakume edo gizon izan aurretik eta hori ahaztu egitenzaigula dirudi. Zumarragan neskek Ezpata Dantza dantzatzea ere berdinirudituko litzaidake: ez ondo eta ez gaizki, egin beharreko gauza batbaizik. Eskubide eta justizia kontua da, ez iritzi edo tradiziozkoa.Horregatik, hain zuzen ere, nago emakumeak Ezpata Dantzatzearen alde:eskubidea delako. Bada garaia pertsona guztiak berdin tratatzeko etaEzpata Dantza herriarena baldin bada hau bete beharko litzateke etaez herri erdiarena (gizonena) izan. Zumarragako festetan EzpataDantzarekin gizonek lortzen duten protagonismoak agerian uzten duberriro ere emakumeak bigarren plano batean gaudela eta jokabidepasibo bat dugula Aurreskua dantza diezaguten ateratzen gaituztenean.Jarrera hauek ez datoz bat gaur egungo gizon eta emakumeekin etaematen du horretaz ez garela konturatzen.

 

“Ondo egiten duen,entseguetara joaten den eta horrelako irizpideak izan beharkolirateke nagusi” (Gizonezkoa, 32 urte)

 

Legazpin hartu dutenerabakia ondo ikusten dut: egoki ikusi badute aurrera. Denek izanbeharko lukete parte hartzeko aukera. Zumarragan ere neskekdantzatzeak ez nau bereziki kezkatzen. Emakume batek nahi badubesteek duten aukera berbera izan beharko luke, generoak ezin dumugatu dantzatzea edo ez. Ongi dantza egiten duen edo ez,entseguetara joaten den eta horrelako irizpideak izan beharkolirateke nagusi.


 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iker Garmendia eta Alice Mazzetti, herritar onenak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

2026/07/21
Urretxu eta Zumarraga
2

LAB sindikatuak Urretxuko Udalak "legez kanpoko kontratazioak" egiten dituela salatu du

2026/07/23
Urretxu
3

Maialen Fidalgok Urretxuko zinegotzi kargua utzi du

2026/07/22
Urretxu
4

Urretxuko alkatearen erantzuna EH Bilduk jaien antolaketaren eta Euskal Jaiko desfilearen inguruan egindako proposamenari

2026/07/23
Urretxu
5

La Salle-Legazpi ikastetxe pareko zubia bota dute

2026/07/25
Zumarraga
6

Eider Urratek terapia erregresiboari eta sexu abusuei buruzko liburu batean parte hartu du

2026/07/22
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT