Gaur arratsaldeko 17:30ean hasiko daXI. Goitibehera Jaitsiera Zumarragan, Santa Isabel jaien barruan.Arkaitzeta elkartearen parean izango da irteera; helmuga berrizEliz-kalen, mertzedariarren ondoan.
Lasterketa Euskal Herrikotxapelketarako puntuagarria izango da, eta hiru mailatan egingo da:pneumatikoen mailan, errodamenduen mailan eta ibilgailu arinenmailan. Lehenengo goitibeherek gomazko gurpil-azalak izaten dituzte.Kotxeenak edo motorrenak izan daitezke. Bigarrenen kasuan ohikoerrodamenduetan oinarritutako ibilgailuak izango dira. Arinak direnenkasuan aldiz, aukera ugari dago, bizikleta itxurakoak, etzandajoatekoak edo patineteen itxurakoak izan daitezke.
Goitibeherak 60 edo 70 kilometro ordukoabiadura hartzen duten Antioko jaitsiera honetan, baina 80 kilometroorduko abiadura hartzera ere iritsi dira askotan. Horregatik,babestuta joatea beharrezkoa da, eta nahitaezkoa da kaskoa eramatea.Horretaz gainera, parte hartzaile askok motorretako buzoak eramatendituzte soinean, babestuago joateko.
Momentuz, zortzi lagunek eman dutegaurko lasterketan parte hartzeko izena. Baina gehiago izango direlauste dute antolatzaileek, izenematea lasterketa hasi aurrera arteirekita egongo baita. Iaz adibidez, 16 goitibeherak hartu zutenparte.
Sariak
Sariei dagokienez, maila bakoitzekoirabazleari bat emango zaio. Pneumatikoen mailako lehenengoak 60€,diploma eta arkume bat eskuratuko ditu. Errodamenduetako lehenak 60€,diploma eta bi txuleta. Amaitzeko, ibilgailu arinen mailakoirabazleak ere 60 €, diploma eta oilasko bat izango ditu opari.