Atzoko Gipuzkoako Boletin Ofizialeaneman zuten Urretxuko Arau Subsidiarioen onarpenaren berri. Arauakfuntsean onartzen badituzte ere, Irimo lantokiaren gunerakoproposamenak atzera bota ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lizeoari,Caminerosi eta Ormazabal etxeari dagokienez, behin betiko onarpenaeten egin dute, atzera bota gabe. Irimo gunean aurreikusita zituztenbabes ofizialeko etxebizitzak birkolokatzean egingo dute aurrera eregune hauek.
Oro har, Foru Aldundiak Arauak onartuegin ditu, Irimoko, Lizeoko, Camineroseko eta Ormazabal Etxekoguneetarako izan ezik. Gainontzeko gune eta proposamenek aurreraegingo dute, hala nola, Ikastolak.
Irimoko guneari dagokionez, buletinakGarapen Iraunkorreko Departamentuaren 2011ko ekainaren 10ekotxostenak jasotzen duena errepikatzen du: “Irimo 5. AII arearakoproposatzen den bizitegi garapenean ez dago bermatuta arauzbizitegiek bete behar dituzten ingurumen kalitateko helburuak betekodirenik; beraz, ezin da behin betikoz onartu”.
Txostenak dioenez, “Irimoko zonaldeannabarmen gainditzen dira etxebizitza eta industria eremuetarakoezarrita dauden kalitate akustikoaren helburuak”. Helburu horieklortzeko Zumarragako ArcelorMittal plantaren industria jarduera eten”egin beharko litzatekeela ere jasotzen du txostenak, “eta hori ezdago udal planeamenduaren baitan, baizik eta haratago”.
Txostenak dioenez ere, lurzoruarenkalitateaz hitz egiterakoan arau subsidiarioek “ez du zehazten zeinden lurzoruen alterazio maila edo kutsadura, ezta zein neurrizuzentzaile behar den bertan etxebizitzak jartzeko beharrezko direnbaldintzak lortzeko”. Hori horrela, txostenak dioenez, “ezin daaukeren bideragarritasun ekonomikoaren estimazio egokirik egin”.
Airearen kalitatea ere aipatzen dutxostenak. hala dio puntu honetan: “Airearen kalitatearen diagnosibezala, azterketak Zumarragako Izazpi Auzoko estazioan (EAEkoAirearen Kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko Sarea) lortutakobalioak dakartza. Bertan partikula (PM10) balio altuak jasotzen dira,eta oraingoz ez da onartu eskualde edo udal planik airearen kalitateahobetzeko”.
“Etxebizitza erabilerak hartzekokokapenen arteko egokitasunari buruzko alderatze azterketa” erefalta dela dio txostenak.
Horregatik, buletinean datorrenez,Lizeoko proposamenen behin betiko onarpena “atzeratu egin behar da.Horietako etxebizitza babestuen erreserba Irimoko eremura aldatudelako, eta, horrenbestez, ez delako betetzen 2/2006 Legeko 82.artikuluak ezartzen duen babes ofizialeko etxebizitzen estandarra”.
Hala, etxebizitza babestuei dagozkienlegezko eskakizunak beteko dituen soluzioren bat ematen den arte“proposamen berrien behin betiko onarpena etenda utzi behar dela”diote buletinean.
Erreakzioak
Urretxuko EAJk bere poza agertu duarauen onarpenagatik. “Guk garatuko genituenak ez izanagatik ere, 4urte iraun dituen prozesu honetan EAJren oinarrizko alegazioajasotzen dute: Irimo ezin dela etxebizitzen gune bat izan”. Hala,“arauen onarpenak Ikastolakoa bezain proiektu garrantzitsuengarapena errazten” duela ere esan du EAJk.
Orain, korporazioberriak Lizeoko, Camineroseko eta Ormazabal Etxeko guneak berrirodefinitu beharko dituztela esan du EAJk. Amaitu duenez, “aurreraegin dezaketen proiektuekin hasi gaitezke, Ikastolarenarekin bezala,eta apustu serio bat egin behar da Irimoren birsorkuntzan, aktibitateekonomikoei dagokienez”.