Uda garaian, hainbat dira bi herrietakoudalek herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzendituzten ekimenak. Atzo jarri zen martxan adibidez, ZumarragakoUdalak sustatzen duen ”Liburuen parkea”. Hilaren 22ra arte,liburutegia Zelai Arizti parkera aterako dute goizetan.
Bestalde, hilaren hasieratik eremartxan da Urretxuko udal igerilekuan ”Bibliopiszina” deiturikoprograma, azken urteetan ohitura bihurtu denez. Udako liburutegia daBibliopiszina, igerilekuan bertan egongo dena. Besteak besteegunkariak, aldizkariak, liburuak edota ipuinak izango dituzteapaletan, adin guztietako erabiltzaileei zuzendutakoak. Dena den,azken urteetako esperientziak erakutsitakoari jarraituz, haurrak etagaztetxoenak dira, zerbitzua gehien erabiltzen dutenak.
Zerbitzua erabili nahi dutenek kiroltxartela edo Nortasun Agiria aurkeztea nahikoa izango dute liburuakedota aldizkariak hartu ahal izateko. Hartutako aleak egunean bertanitzuli beharko dira igerilekuko liburutegira.
Egun osoan zehar egongo da irekitaaipatutako zerbitzua, 11:00etatik 20:00etara. Pagoetako igerilekuairailaren 11ra arte egongo da zabalik, eta ekimena ordura arte izangoda martxan. Aipatzekoa da aurten, ”Bibliopizinarekin” batera,”Haurren gunea” deiturikoa ere izango dela igerilekuan bertan. Gunehonetan ohe elastikoak, saskiak, porteria, txirrista eta haurrentzakogozagarri izango diren beste hainbat jolas izango dira.
Egilea: Urretxuko Udala.