Gaur goizeko 12etan banatu dituzte2011ko lore eta landare sariketako sariak, Zumarragako Zelai Ariztikultur etxean. Bertan egin den ekitaldian bildu dira saritu gehienak,eta bi herrietako udaletxeetako ordezkariak. Zumarragatik Ricardo Lozano eta Rufino Mateos zinegotziak eta Urretxutik Ohiane Zabaleta alkatea, eta Jon Altolagirre eta Aitor Otegi zinegotziak izan dira.
Aurten ere, guztira 16 sari banatudira, bi ataletan sailkatuta. Alde batetik kaleko balkoi eta leihorikederrenak aukeratu dituzte, eta bestetik baserrietako ataritikpolitenak. Ikerlora eta Ganboa enpresak izan dira epaimahaia osatudutenak, eta azken erabakiak hartzeaz arduratu direnak. Erabakiahartzerako orduan, landareek ematen duten itxura hartu dute kontutan.Batez ere, surfinia lorea da bi herrietako bizilagunek gehienlandatzen dutena. Saritu bakoitzari 50 euroko dirusaria, diploma etalandare bana eman zaio.
Kaleko balkoi eta leihoen atala:
Urretxu
- Edurne Elizondo García de Albéniz. Barrenkale, 17-5. D
- Olga Izagirre Ezkurra. Basagasti, 3-4. C
- María Teresa García de Amezaga Lahidalga eta Antonio Carrillo Caballero. Areizaga, 20-4. I
- Mari Peinado Zubizarreta. Labeaga, 45-5. D
- Ana Gisasola Larrañaga eta Ignacio Aberrieta Alardi. Lilibaso, 25
Zumarraga
- Carmen Agirre Eraña. Antigua hiribidea, 2-2. B
- Elixabete Uzkudun Arregi. Antigua hiribidea, 33-2. B
- Pakita Arregi Arregi. Secundino Esnaola, 12 A-1. A
- Elisa Urrestarazu Lizarraga. Piedad kalea, 15-2. D
- Amaia Etxeberria Muguruza. Secundino Esnaola, 5-4. F
Baserrien atala:
Urretxu
- Maria Antonia Arcauz Unamuno eta Luis Sasieta Ayastuy. Mendizabal txiki baserria
- Itziar Sasieta Ayastuy. Mendizabal baserria
- Juliana Elizburu Agirre. Larreaga atzea baserria
Zumarraga
- Mikel Arostegi Aranberri. Aizpuru baserria
- Lourdes Etxaniz Aranburu. Landaburu baserria
- Patxi Plazaola Zinkunegi. Abendaño baserria