Gaur arratsaldean egingo dira bigarrenurtez Ehunmilak eta Goierriko bi Handiak probak, Beasaingo Arrastakamendi taldeak antolatuta. Iaz lehenbiziko aldiz antolatu zuten bainadagoeneko erreferentziazko hitzordua bilakatu da mendi lasterketenegutegian. Proba Gipuzkoako lurralde historikotik igaroko da bereosotasunean eta Goierri, Tolosaldea, Urola Kosta eta Urola Garaiaeskualdeak zeharkatuko ditu mendiz. 18:00etan emango zaio hasieraprobari Beasainen. Iparralderantz egingo dute Ezkio-Itsaso pasataUrretxura eta Zumarragara iristeko.
”Ehunmilak” Zumarragan eta Urretxun
Zumarraga-Urretxutik gaur, 20:00ak eta23:00ak bitartean igaroko da. GR20 (Tenpluen ibilbidearekin) bategiten duen senda eta pista batetik jaitsiz, Antiguako ermitarairitsiko dira korrikalariak, Urretxu eta Zumarragako (20.km) herrienaitzinera. Kontrol eta anoa postua izango da Ederrena pilotalekuan.
Urretxuko irteerak Irimo gainerantzbideratuko ditu parte hartzaileak, Santa Barbara eta bere eraikuntzaikusgarria pasatuz. Ibilbidearen malda tentetu egiten da Irimora (901metroko altuera eta 24. km ) igotzeko, non kontrola kokatuko den.Puntu honetatik aurrera pista eta bidexkak jarraituzIrimo-Elosu-Hirukurutzeta mendi-lerroa zeharkatuko dituzte Azkaratekomendateraino.
Kasik 168 kilometro, ehun bat miliaalegia, egin ondoren bideak Beasainera itzularaziko ditu kirolariak,eta azken kilometroak herrian zehar egingo dituzte. 1.000 batboluntariok lan egingo dute 21 zonatan zehar eta ibilbidean zeharsakabanatutako kontrol-guneetan, dena ondo joan dadin. Ibilbide luzeaez ezik, desnibela da proba honen gogortasunaren erantzule nagusia:11.000 metro positibo orotara. Hala, lasterketak Gipuzkoako gailurgarrantzitsuenak igoko ditu: Txindoki (1.346 m), Ganbo (1.402m),Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izaspi ( 967 m) eta Ernio(1.075m).
”Goierriko 2 Handiak”
“Goierriko2Haundiak”Beasaindik abiatuko da, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorrimendilerroetan barrena sartzeko. 82 kilometroko luzera eta 6.500metroko desnibel positiboa duen proba honetan, partaideek Txindokieta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzte. Ibilbide motz honek“ehunmilak” proba nagusiarekin bat egiten du 100. kilometroan,azken 67 kilometrotan bi probek ibilbide bera dutelarik.
Argazkia: probako parte hartzaileak iaz, Ederrena pilotalekuko kontrol eta anoa postutik igaro eta gero