Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiakMintzalaguna ekimena martxan jarriko du ikasturte berrian ere. Urrianhasiko dira ekimenarekin, eta azken urteetan bezala, maiatza alderaamaituko dute, parte hartzaile guztien artean egiten dutenafari-merienda batekin. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago,eta nahi duenak egin lezake eskaera udal euskaltegian, 943 723310telefonora deituta edo marijo@uzue.e.telefonica.net helbideelektronikora mezu bat bidalita.
Duela zazpi urte
Zazpi urte badira Goierri GaraianMintzalaguna egitasmoa lantzen hasi zirenetik. Udalek eta udaleuskaltegiek sustatuta, euskaraz egiteko lagunarteek pertsona ugaribiltzen dituzte gaur egun. Mintzalaguna, jakina denez, euskaltegiko6.urratsetik gorako ikasleei, edota euskaltegian ibili ez, bainaeuskaraz aritzeko gauza izanda, astean ordubetez euskaraz hitzegiteko aukera baliatu nahi dutenei zuzendutako ekimena da.Hizketaldi horretarako prest agertu diren euskaldun zaharrek gidatzendute hiruzpalau laguneko taldea.
Egitasmoaren jatorria duela 18 urteaurki daiteke Donostian eta 2010ean osotara 3.600 pertsona izan zirenHego Euskal Herrian ekimenean parte hartu zutenak. Horietatik 50ekUrretxukoan eta Zumarragakoan hartu zuten. Iaz gainera, merkatariakere hasi ziren egitasmoan parte hartzen.
Egilea: Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia