Zumarragako Udalak, prentsa oharbitartez jakitera eman duenez, gaur hasi eta urriaren 10erabitartean, aztergai izango da, 2011ko uztailaren 1etik indarreandagoen Hauteskunde Errolda. Herritarren zerrenda, udaletxeanherritarrak hartatzeko bulegoan egongo da ikusgai. Nahi duenak eginbeharreko zuzenketak egin, edo zerrendan sartu edo ateratzeko eskaeraegin dezake.
Aipatutako erreklamazioak egiteko,honako prozedura jarraitu beharko da:
1.- Erreklamazioa, interesdunak edota berak baimena eman dion ordezkoak sinatu beharko du.
2.- Erreklamazioarekin batera NANaren, gidatzeko baimenaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko da.
3.- Udalak, Hauteskunde Zensoaren Gipuzkoako Bulegora bidaliko ditu aurkeztutako erreklamazio guztiak.
Argazkia: pasa den maiatzaren 22kohauteskundeetan, herritarren zerrenda La Salle Legazpi ikastetxean.