Ostiralean eta larunbatean 3×3 San Joan Txapelketa ospatuko dute, Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailak antolatuta. Txapelketa Urretxuko Gernikako Arbola plazan jokatuko da (eguria egiten badu, Aldiri kiroldegian). Izen ematea online egin behar da Goierriren webgunetik, www.goierrike.eus, edota hemen. Izena ematerakoan ordainketa egin beharko da Goierriren saskibaloi sailaren Kutxabankeko ondorengo kontu zenbakian: ES58 2095 5074 50 9119169011. Kontzeptuan “San Joan 3×3” eta taldearen izena agertu beharko da. Izen-ematea asteazkenean itxiko da, 18:30ean.
