Zumarraga-Urretxukobertso eskolak, eta bi herrietako euskara eta kultura sailek”Mingainluze” lehiaketa berria antolatu dute. Lehiaketa LH.-ko 4, 5eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta urriaren 15era arteegongo da izena emateko epea zabalik. Horretarako, ikastetxeetanizena emateko esku orriak banatu dituzte, eta parte hartu nahidutenek horiek bete, eta Urretxuko e do Zumarragako kultur etxeetaraeraman beharko dituzte.
Lehiaketa datozenhilabeteetan luzatuko da, eta hirunako taldeeak osatutako hartubeharko da parte. Helburu nagusia, irudimena erabiliz, hitzarekinjolas egitea da, baita noski, lagun artean une dibertigarriakigarotzea ere. Lehiaketa Euskal Telebistako ”Mihiluze” saioanoinarrituta dago, eta bertan agertzen diren froga antzekoak gainditubeharko dituzte lehiakideek.
Bertso eskolak martxoanantolatzen duen ”Martxoan Bertsoa” ekimenaren baitan, eginda aurtenlehengo saiakera bat, modu xumeagoan. Orain aldiz, dimentsiozabalagoa eman nahi izan zaio. Hala, lehiaketak hiru kanporaketa etafinala izango ditu. Kanporaketak azaroaren 20an, 26an eta abenduaren4an izango dira, eta finala berriz, abenduaren 8an. Saio guztiakUrretxuko Labeaga aretoan egingo dira, baina litekeena da, eguraldiaklagundu ezkero, finala plazan egitea. Saio guztiak irekiak izangodira, eta nahi duenak joan ahal izango du ikustera.
Kanporaketa bakoitzeangailentzen den taldea finalera igaroko da, eta azkenean talde batekirabaziko du lehiaketa. Partehartzaile guztientzat oroigarri banaegongo da, eta talde irabazleak sari ederra jasoko du.
Egilea: Zumarraga-Urretxuko bertso eskola