Hirurogeita hamabost urte bete diraaurten 1936ko altxamendutik. Urte hartako urriaren 20an bi herriotanbizi ziren bederatzi pertsona fusilatu egin zituzten Hernanin:Hilario Aranburu, Hilarion Arzelus, Jose Becerra, Angel Belaustegi,Hilario Gabilondo, Alfonso Orcajo, Angel Zabaleta, Venancio Egureneta Francisco Pompeyo.
Iraila eta urria bitartean atxilotuzituzten, eta Donostiako Ondarretako espetxera eraman. «Hantxe galduzen beren arrastoa» dio udalek igorri duten oharrak. Gehienak etxeanatxilotu zituen Goardia Zibilak, eta ordundik ez dute euren berririkizan.
Zenbait testigantza jaso ondoren,1936ko urrian Hernaniko kanposantuko hormaren aurka fusilatuzituztela uste dute senideek. «Dena den, oraindik ere agiriofizialetan desagertutzat jotzen dituzte» jarraitzen du udalenoharrak. Herrian dagoen haien oroigarri bakarra Urretxuko hilerriandagoen eta fusilatuen izenak jasotzen dituen plaka da. Plaka horisenideek jarri zuten, ezkutuan, 70. hamarkadan.
75. urtemugan, isiltasun horrekinamaitu nahi dute Urretxuko eta Zumarragako udalek. Horretarako,aitortza instituzionala egingo diete bederatzi fusilatuen senideei.Bi ekitaldi antolatu dituzte. Batetik, urriaren 20an 12:30eanUrretxuko hilerrian lore eskaintza egingo dute. Hemen, senitartekoekloreak jarriko dituzte fusilatutakoen omenez.
Bestetik, urriaren 22an, larunbata,omenaldi xume bat egingo diete senideei. 13:30ean Urretxukoudaletxeko beheko solairuan elkartuko dira eta bertan egingo duteomenaldia.