Goierriko Esperientziaren Foroakikasturte berriari ekingo dio datozen asteetan. 50 urtetik gorakoGoierri Beheko eta Garaiko biztanleei zuzenduta dago, eta«elkartrukerako espazio irekia» izan nahi du, pertsonahorien formazioa eta garapen pertsonala landuz eta gizartean «paperaktiboa» izan dezaten.
Ikastaro horrek lau zati nagusi izangoditu. Batetik, oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, hala nola,osasun fisikoa eta psikologikoa zaintzea, komunikaziorakotrebetasuna, harreman sozialak edota sexualitatea. Bigarren atalean,soziologia, historia, zuzenbidea eta literatura bezalako gaiespezifikoak landuko dituzte. Hirugarren zatian, gizarte ekintzakoproiektu bat garatzen eta martxan jartzen ikasiko dute ikasleek.Bestalde, ikasturtean zehar hainbat irteera eta bisita ere egingodituzte.
Esperientziaren Eskolako ikasle ohienGueske elkartetik, 50 urtetik gorako guztiei «beldurrak kendueta matrikula egiteko» deia egin diete. Elkartekoen arabera,«honek ez du zerikusirik garai batean ezagutu genueneskolarekin», ez baitago azterketarik eta apunterik hartubeharrik. Esperientzia horrek norbere burua aberasteko balio duelauste dute.
Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da;hasieran 30 euro ordaintzen dira, eta gainontzekoa, epeka ordaindudaiteke. Kutxaren bezeroek %50eko deskontua izango dute. Izenaemateko, Goiekik Ordizian (943 16 15 37) edo Ugassak Legazpin (943 7258 29) dituzten bulegoetara jo daiteke.
Aurkezpena, ostiralean
Esperientziarenforoak prest du dena ikasturte berriari ekiteko, eta bihar, hilak 21 egingo dute ikasturtearen aurkezpen ekitaldia.11:00etan izango da, Goierri Ingeniaritza Eskolako arteoan. Ondoren,hamaiketakoa egingo dute, kafetegian.
Ikasturtea, bihar hasi etaekainera artekoa izango da eta eskolak, astearte, asteazken etaostegunetan emango dituzte, 10:00etatik 13:00etara, GoiekirenOrdiziako industrialdeko bulegoetan. Ikastaroan parte hartzen dutenguztiek, diploma bana jasoko dute.
Egilea: Goierriko Hitza