Hogeitalau garagardoko eskaintza osatudute aurten. Garidunak, xigortuak, beltzak edo alkoholik gabeak,Europako bost herrialdetan ekoiztutako garagardoak dastatu ahalkodira asteburuan Ederrenan. Festa ez da edatekora mugatzen, baina.Otorduak ere eskainiko dituzte pilotalekuan, bai eguerdietan etabaita afal orduan ere. Ukondoak, saltxitxek eta xolomoak osaturikoeskaintzari aurten patata brabak ere gehituko dizkiete,lehendabizikoz. Bi pertsonentzako menua ere eskainiko dute 25 euroan.Ukondoa, bi saltxitxa edo xolomo razio, bi postre, bi garagardo etabi pitxar jasoko dira trukean.
Aurten trikitilariek girotutako bazkaribat ere antolatu dute larunbaterako. 14:30ean hasiko dute bazkariaeta aurretik triki-poteoa ere egingo dute herriko tabernetatik.Bazkarirako txartelak erosgai daude jada Urretxuko Aldiri eta Floridatabernetan. 15 euro balio dute. Bihar ere salduko dituzte txartelak,pilotalekuan, 13:00ak arte.
Proiekzioak ere egingo dituzteasteburuan, ohiko legez. Beste urteetako Garagardo Festetakoargazkiak, Urretxuko jaietako azken hogei urteetako bideoak edotaKKinzona irratiko lagunek egindako film laburrak proiektatuko dituzteasteburuko festan. Gabiriako Baietz film laburra, esaterako, gaur22:00etan proiektatuko dute. Berunezko Jutizia film laburra, berriz,etzi 21:00etan. Umeentzako gune berezitua ere jarriko dutepilotalekuan.
Garagardo Festa 19:00etan irekiko dutegaur. Bihar eta etzi eguerdi partean irekiko dituzte ateak. Festaren helburua dantza taldekoekintzetarako dirua biltzea da, hala nola, Dantzari Txikiegunetarako, trajeen mantenurako, folklore jaialdirako…
Argazkia: aparteko giroa sortzen da Ederrena pilotalekuan, garagardo festarekin (utzita)