Pasa den ostiralean hasi eta atzoraarte itxita egon zen Ormaiztegi eta Zumarraga lotzen dituenautobidea. Zumarraga eta Urretxu-Legazpiko lotunearen eraikuntzalanetan aurrera egiteagatik itxi dute autobidea, eta zirkulazioarenbehin betiko trazatua egiteko osaketa lanak egin dituzte egunhauetan. Lanak tarteko, trafikoari itxita egon da aipatutakoerrepidea egun hauetan, eta zirkulazioa GI-2632 errepidera bideratudute, hau da, Eitzagako gaina hartzen duen errepidetik.
Zati honi dagozkion lanak zirkulazioaren trazatuari dagozkionakamaitu dituzte dagoeneko. Beasaindik datorren errepidea eta Deskarga aldera doana, jada bat dira. Baina, obra zibila amaitzeke dago oraindik, tunelen barruan argiteria etab. jartzea, alegia. Enpresa eraikitzaileak jakinarazi duenez, apirilerako lan guztiak amaituta egongo dira.
Argazkia eta bideoa: lotuneko lanak amaitudituzte
Egilea: Gotzon Aranburu
Ikusi bideoa: