Atzo eman zitzaion hasiera, OstadarMendi Taldearen mendi asteari. 28. aldia beteko du aurten mendiasteak, eta urtero bezala hainbat ekintza antolatu dituzte. AnjelEtxeberriaren omenez egin zen haur ibilaldiak eman zio hasiera atzoasteari. Datozen egunetan, ikus-entzunezkoen emanaldiak, argazkijaialdia, elkarteko urteko batzarra eta mendi irteera izango dira,besteak beste.
Ikus-entzunezkoak
Gaur hasi eta ostegunera bitartean,ikus-entzunezkoen emanaldiak izango dira. Ondoan aipatutako data,ordu eta lekuetan:
- Gaur, azaroak 21: ”Euskal Herriko Mendiak” (Juan Mari Gabilondo). Aizpurunea kultur etxea, Urretxu. 20:00etan.
- Asteartea, azaroak 22: ”Everest” (Juanra Madariaga). Labeaga aretoa, Urretxu. 20:00etan.
- Asteazkena, azaroak 23: ”Koskulak 7028m.” (Felipe Uriarte). Zelai Arizti aretoa, Zumarraga. 20:00etan. Kutxak babestutako emanaldia izango da.
- Osteguna, azaroak 24: ”Mongolia” (Josu Perez). Zelai Arizti aretoa, Zumarraga. 20:00etan.
Argazki jaialdiak
Ostiralean, hilaren 25ean egingo daaurten Mendi eta Naturako argazkien VI. Ostadar lehiaketa. Argazkienemanaldia egingo da lehenengo, eta ondoren sari banaketa. Orduraarte, ez dituzte sarituen izenak jakinaraziko. Aurten, antolatzaileekesan dutenez, 1.211 argazki jaso dituzte, 384 egilerenak. Hauenartean, 16 Urretxu eta Zumarragakoak dira.
Lortutako emaitzekin gustura agertudira Ostadarrekoak, kopuruan asko igo baita parte hartzaileenzenbakia, iaz 202 izan ziren. Diotenez, argazkiak e-postazbidaltzeko, argazkilariek izan duten aukerak asko lagundu duhorretan. Orain arte, CDtan bidaltzen zituzten lanak, posta arruntez.Jaialdia Zelai Arizti aretoan izango da, 20:00etatik aurrera.
Gainera, abenduaren 9an haurreizuzendutako Mendiko Argazkien II. Ostadar Rallyra aurkeztutakoargazkien emanaldia eta sari banaketa ekitaldia izango da. UrretxukoLabeaga aretoan egingo da ekitaldia, 20:00etatik aurrera.
Mendi Astearekin amaitzeko, azaroaren26an larunbata, urteroko batzar orokorra egingo dute bazkideek etahurrengo egunean urteko azken irteera. Aurten Araba aldera joangodira, Urizaharra, Toloño (1271m.) eta Bastida bisitatukodituzte, besteak beste. Ondoren, bazkaria egingo dute bertan biltzendiren guztien artean.
