Denbora asko da jada, San Martin auzokobizilagunek, San Martin eguneko jaia antolatzen aktiboki partehartzen dutela. Orain urte batzuetatik hona, bi urdaiazpikozozketatzen dituzte egunean bertan. Zozketa honetatik ateratako diruaongizateko proiektuetara bideratzen da, udaletxeko gizarte zerbitzuenlaguntzarekin. Aurten ere, jasotako dirua Nikaraguako Nagaroteherrira bideratuko da dirua, Urretxuko Ilargi Beltza elkartearenbitartez. 1.413 euro jaso dira guztira, iaz baino ia 100 eurogehiago.
Gabon gaueko jaia Nagaroten
Agerraldia egin zen atzo, Urretxukokultur etxean, diruaren entrega egin, eta San Martin eguneanzozektatutako urdaiazpikoak banatzeko. Ilargi Beltza elkartearenizenean Andoni Aristegik, eskerrak eman zizkien beste behin, SanMartin auzoko bizilagunei.
Aurten, bildutako diruarekin abenduaren23an eta Gabon gau egunean jai bat egingo dute, Olentzeroprotagonista dela. Aristegik azaldu zuenez, ”Sonrisa de Dios etaTierra prometida izeneko bi auzo pobreenetan egingo dituzte festak”.Hasiera batean, bertako haurrentzako jostailuak eramatea zen asmoa,”baina bertako arduradunek, jatekoa eramatea hobe izango zela esanziguten”. Horregatik, jasotako diruarekin janaria erosi, prestatueta bertara eramango dute.
San Martin egun ”paregabea”
Jose Mari Azkarate izan zen, San Martinauzoko bizilagunen izenean. Beste urte batez, oso pozik agertu zenSan Martin eguneko jaiak izan zuen harrerarekin. Haurrentzakojolasetan 247 haurrek hartu zuten parte. Txokolatea amaitu eginzitzaien eta pintxoetan 75 kilo odolki banatu zituzten.
Zozketan saritutako zenbakiak 2355 eta0612 izan ziren. Atzokoan, zozketatu ziren bi urdaiazpikoetatikbakarra banatu zen. Iñaki de la Fuente izan zen saria jasozuena. Urdaiazpikoaz gainera, Ilargi Beltzaren eskutik ”El bandolerismo de Sandino en Nicaragua” liburua jaso zuen De la Fuentek.
Bigarren zenbakiaren jabea ez da agertu. Jarritako epea pasadenez, Azkaratek esan zuen, bigarren urdaiazpikoa oraindik zehaztu ezbadute ere, ”zaharren egoitzaren batera edo” eramango dutela.
Amaitzeko, Jon Altolagirre, Urretxukoudaletxeko zinegotziak eskerrak eman zizkien San Martin auzokobizilagunei ”musutruk, eta trukean ezer eskatu gabe”, urtero jaihau antolatzeko egiten duten lanagatik.
Erlazionatutako albistea:
- Anbulantzia errealitate izango da laster Nagaroten
- San Martin egunean bildutako 1315 euro Nagarotera bideratuko dira
1.-Andoni Aristegi, Ilargi Beltzakokideak dirua jaso zuen Jose Mari Azkarateren eskutik, San Martingobizilagunen izenean.
2.-Iñaki de la Fuenteirabazitako urdaiazpikoa jasotzen.