Hollywood Soledad city izenburupean,Enrique Zaldua zumarragarrak argazki eta bideo erakusketa irekiko dubihar, Zelai Arizti kultur etxean. Inaugurazio ekitaldia 19:00etanizango da, eta irudiak ikusgai izango dira hilaren 18a bitartean.
Zaldua, zumarragarra da jaiotzez bainaurte asko eman zituen AEBetan bizitzen. Ez da lehen aldia, gainera,kazetariak han bizitakoa hemen erakusten duena. Pasa den irailean,urrutira joan gabe, dorre bikien aferaren inguruko ikus-entzunezkoaeskaini zuen Zelai Ariztin. Oraingo honetan, testuinguruz aldatu etaHollywood-eko bere ikuspegia gerturatzea du helburu erakusketa honenbitartez.
Erakusketa Zelai Arizti kultur etxekoerakusketa aretoan egongo da ikusgai, hilaren 18ra arte.Astelehenetik ostiralera 17:30-21:00, larunbat eta jai egunetan12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Santa Lutzi egunean, abenduaren 13angoizez eta arratsaldez egongo da ikusgai, 10:00-14:00 eta18:00-20:30.
Egilea: Enrique Zaldua