Otegi Bateragune auzian zigortu zuten, Elkoro 18/98 auzian eta Joseba Garmendia urretxuarra, Udalbiltza auzian. Aurreneko biek 10 eta 12 urteko kartzela zigorrak jaso zituzten, baina Garmendia absolbitu egin zuten orduan.
Azken erabakia, ordea, 35/02 sumarioa daraman epaileak hartu beharko du; orduan jakingo da hiru auzipetuek urriaren 17an hastekoa den epaiketan egon beharko duten edo ez. Auzipetuei, herriko tabernen bidez ETA finantzatzea leporatzen diete.