Istripua izan du gizonezkoak, eta lesioen ondorioz oinez ibiltzeko zituen zailtasunak tarteko, larrialdi zerbitzuetara deitu du. Larrialdi zerbitzuetako ibilgailuak gizonezkoa zegoen lekura iritsi ezinik geratu da, eta elikopteroz erreskatatu behar izan dute urretxuarra. Zauritua Donostia ospitalera eraman dute.