Julen Etxezarretaren lanak ikusgai daude Txoko tabernan
Aurrera doa Zumarragako Txoko tabernako 40×50 egitasmoa. Vanessa Blazquez tabernaren ugazabak martxan jarri zuen abenduan Urretxuko zein Zumarragako artisten lanak erakusteko xedearekin. Erakusketak ohiko aretoetan egin beharrean tabernan bertan egiten dira eta artelanek 40×50 zentimetroko tamaina izan behar dute derrigor. Hilabete bakoitzean artista batek hartzen du erakusketa egiteko lekukoa, eta oraingoan Julen Etxezarretaren (Urretxu, 1986) txanda da. Margolanez gain, eskulturak ere jarri ditu urretxuarrak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide