Gaur zortzi inauguratuko dute Antioko Interpretazio Zentroa
Zumarragako Udaletik jakinarazi dutenez gaur zortzi, apirilak 11, Antioko Interpretazio Zentroa inauguratuko dute. Jatetxea eta taberna pasa den irailetik irekita badaude ere, museoa eta turismo bulegoa ireki gabe egon dira orain artean. Ez dute, halere, inaugurazioaren gaineko xehetasunik eman.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide