Jai-egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa
Zabalik dago Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea. Uztaileko jaien egitaraua jasoko duen liburuxkaren azalak maiatzaren 9ra arte utzi ahal izango dira Zelai Arizti kultur etxean. Behin lan guztiak jasota, irabazlea aukeratuko dute eta aurkeztutako lan guztiak kultur etxeko sarreran erakutsiko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide