Herri Opera emango dute bihar gauean ETB1en
Ekainaren 21ean Urretxuko Ederrena pilotalekuan bi herriotako artista ugari bildu zituen Herri Operaren grabaketa emango dute bihar ETB1en, 22:00etan. Herri Operaren antolakuntzak egindako grabaketa da. Kantariak, aktoreak, ikus-entzuneko artistak, musikariak, dantzariak eta ia arlo guztietako Urretxuko zein Zumarragako artistak bildu ziren herri operara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide