Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hemen dira festak

Urretxu eta Zumarraga
2014/09/18
Otamotz
Kultur etxetik txistu hotsa dator, plazetan agertokiak jarri dituzte… hemen dira santanastasiak. Urretxuarrak bihar arratsaldean murgilduko dira festetan. Aurten, Goierri kirol elkarteko areto futbol taldekoek irakurriko dute pregoia. Izan ere, areto futbol sailak 25 urte bete ditu. Arratsaldean haurrak izango dira protagonistak. Izan ere, eurentzako ikuskizuna, txokolate jana eta buruhandien eta erraldoien ibilaldia antolatu ditu Festa batzordeak. Gauean, berriz, gazteen txanda helduko da: Olinpiar Joko Umoretsuak eta hip-hop jaialdia egongo dira eta txosnetan Bad Sound System eta Jupiter Lion taldeek joko dute. Santanastasiak denek denentzat antolatutako jaiak dira eta baserritarrek ere euren tartea edukiko dute. Larunbat goizean abelgorrien erakusketa eta lehiaketa egingo dute Abenidan. 18:00etan eta 21:30ean, berriz, idi proba saioak egongo dira. Larunbatean, beti bezala, gastronomia lehiaketa, folklore jaialdia eta txistulari alardea egongo dira. Aurtengo alardean iazko urrian hil zen Ramon Esnaola oroituko dute: bere hiru pieza joko dituzte eta familiari oroigarri bat oparituko diote. Gastronomia lehiaketari dagokionez, bakailao-bolak prestatuko dituzte. Bestalde, txosnetan kontzertu bikaina egongo da. Kashbad, Kolpatu! eta Zopilotes Txirriaosek joko dute. Igandean Euskal Jaia ospatuko dute. Goizeko jaia behi-azienden ingurukoa izango da. Belar motak eta haragitarako eta esnetarako behiak erakutsiko dituzte eta haragi gisatua eta behi esnearekin egindako gazta jateko aukera egongo da. Helburua behi-aziendetan nola lan egiten zuten eta duten erakustea da. Arratsaldean jaietako ekitaldi kuttuna helduko da: karroza desfilea. Aurten 14 karroza irtengo dira. Festak astelehenean bukatuko dira, kuadrillen egunarekin. Goizean, haurrentzako parkea eta moto eta patinete lasterketa egongo dira eta gazteek zezentxoekin jolasteko aukera edukiko dute. Herri bazkariaren ondoren, kuadrillen arteko jokoak egongo dira. Jaiak, beti bezala, kantu afariarekin bukatuko dira. Udalaren oharrak Udalak festen inguruko hainbat ohar kaleratu ditu. Alde batetik, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako kanpaina abian jarri duela gogoratu du. Festa-guneetan eman daitezkeen erasoei aurre egiteko aholku ezberdinak jasotzen dituen liburuxka batzuk kaleratu ditu eta hauek tabernetan eta txosnetan egongo dira. Bestalde, tabernariei eta txosna batzordeko kideei egoera hauen aurrean nola jokatu azaldu diete bilera batean. Gainera, larunbaten autodefentsa tailerra emango dute udaletxean. Izena emateko, bertara deitu behar da. Udalak ligoteo sanoa bultzatu nahi du eta baita lepoan zapiak eta balkoietan ikurrinak jartzea ere. Zapiak eta ikurrinak herriko tabernetan jarri dituzte salgai, hiru euroan. Santanastasiak, herrikoentzat ez ezik, kanpotarrentzat ere badira. Ostiral eta larunbat gauean, ordu erdiro, legazpiarrek autobusak edukiko dituzte Urretxura etortzeko eta etxera itzultzeko. Saturnino Telleriako biribilgunetik irtengo dira. Larunbatean, Beasainera eta Ordiziara bueltatzeko autobusak ere egongo dira: 02:55ean eta 05:25ean irtengo dira Zumarragako geltokitik.

Mundialak ez, olinpikoak!

Urretxuko_olinpiar_joko_umUrretxuarrek diote Santa Anastasia jaiak mundialak direla, baina duela bi urtetik hona adjektibo hori txiki gelditu zaie. Izan ere, Olinpiar Joko Umoretsuak antolatzeari ekin ziotenetik, herriko festak olinpikoak direla esan dezakete. Ekitaldi hau azken urteotako berrikuntza nagusia da eta harrera itzela izan du. Festa batzordeak ostiral gaua piztuko zuen ekintza parte hartzaile bat nahi zuen, eta bete-betean asmatu zuen. Aurten ere, Gernikako Arbola plazako harmailak bete egingo dira. Lau urtean behin antolatzen diren Olinpiar Joko zozoetan bezala, parte hartzaileek desfilea egingo dute. Ipeñarrieta kaletik Gernikako Arbola plazara joango dira, Urolatarrak txarangaren laguntzarekin. 21:30ean irtengo dira, eta 22:00etan hasiko dira kirol probak. Aurtengo edizioan ere, parte hartzaileek bestelako abileziak erakusteko aukera izango dute, nahi izanez gero: dantzatu, abestu, txisteak kontatu… «Egitasmoak aurreko urteetako ildoa jarraituko du, baina izango da sorpresarik. Talde bakoitzak kirola ez den bestelako ikuskizun bat egiteko aukera izango du eta sari berezi bat izango da ikuskizun horretan ondoen aritzen den taldearentzat. Horrez gain, kirol proba bereziak ere sartuko ditugu, ikuskizun atseginagoa lortze aldera», aurreratu dute antolatzaileek. Olinpiar Jokoetan nagusitzen den taldeak Santa Barbara aterpetxean bazkari edo afari bat irabaziko du. Hip-hop festa Gainera, aurreko urteetan bezala, Jon Tirapuk ekitaldia girotuko du bere musikarekin. Ondoren, gauerdian, hip-hop jaialdia egongo da. Urretxu eta Zumarragako Throw Rap, Agresión Verbal eta Artilleria Pesada taldeak, Irungo Kulto Kultibok eta Madrilgo eta Sevillako El Club de los Tristesek parte hartuko dute. Olinpiar Joko Umoretsuetan 14 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, baina saioaren amaieran 14 urtetik beherakoek ere euren abilezia erakusteko aukera izango dute, hala nahi izanez gero. Onenak kamiseta bat irabaziko du.
  • Santa Anastasien egitarau osoa ikusteko, sartu hemen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT