Gluzemia proben %19, neurriz kanpo
Iaz Urgadielek egindako gluzemia proben %19k ia gomendatutako neurria gainditu zuten. Urretxun, Zumarragan eta Legazpin jarritako mahaietan egindako proben batez bestekoa da. Goitik jotzen dutenek jakin badakitela dio Angel Rico Urgadieleko kideak, “urtero egiten dute proba gurekin, goitik jotzen duten guztiek ez daukate diabeterik”.
Datorren igandean zazpi mahai jarriko dituzte Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. Mahaietan informazioa emango dute, hala diabeteari buruzko nola elkartearen ingurukoa. Mahaiak goizean ipiniko dituzte eta gluzemia probak bertan egingo dituzte. Azaroaren 14an da Diabetearen Nazioarteko Eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide