Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Goiargik kontzertua egingo du igandean Urretxuko parrokian

Urretxu eta Zumarraga
2014/11/06
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzak Udazkeneko Musika Zikloko azken kontzertua egingo du igandean, 19:00etan, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Emanaldiaren lehen zatian musika sakroa eskainiko dute eta bigarrenean musika herrikoia. Udazkeneko Musika Zikloa Goiargi abesbatzak berak antolatzen du, Urretxuko Udalaren eta aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo edizioa 29.a da. «Zikloa jendearen erantzunaren arabera aldatu da. Hasieran kontzertuak larunbatetan egiten ziren, adibidez», dio Jabier Arratibel Goiargiko zuzendariak. Aurtengo edizioa «oso ona» izan dela dio. Urtero Tolosako lehiaketara etorri den abesbatza batek parte hartzen du. Aurten, AEBko Portland State University abesbatza etorri da. «Oso kontzertu polita eskaini dute. Tolosatik etortzen diren abesbatza guztiek maila altua ematen dute. 29 urte hauetan mundu guztiko abesbatza bikainak pasa dira Urretxutik, baina jendeak 1990eko hamarkada hasieran etorri zen Letoniako korua gogoratzen du oraindik. Eszenografia asko zaindu zuten eta garai hartan ez zen batere arrunta». Tolosan nagusitu diren abesbatza askok abestu dute Urretxun. «Aurreko urteetan Tolosan saritutako abesbatzak etorri dira. Izan ere, hango sariak banatzen dituzten egun berean etortzen dira hona». Euskal Herriko abesbatzak ere gonbidatzen dituzte. Aurten, Arrasateko Txorbela otxoteak abestu du Urretxun. «Lehenengoz, gizonezkoek bakarrik osatutako talde bat ekarri dugu. Urtero zerbait ezberdina ekartzen saiatzen gara eta kontzertu oso ona eman zuten». Goiargik igande honetan egingo duen kontzertuari buruz, urtero programa berritzen saiatzen direla aipatu du. «Herritar asko herrian ematen ditugun kontzertu guztietara etortzen dira eta emanalditik emanaldira gauzak aldatzen saiatzen gara». Igandeko kontzertua Igandeko emanaldiari dagokionez, lehen zati osoa berria izango da eta bigarren zatiko abesti batzuk ere bai. «Lehen zatian meza erromantiko bat abestuko dugu da eta bigarren zatian musika profanoa eta folklorea eskainiko ditugu», aurreratu du. Zumarragar honek 21 urte daramatza jada Goiargi abesbatza zuzentzen. «Bai nik eta bai taldeak gorabeherak izan ditugu, baina ilusioa dugun bitartean, jarraitu egingo dut». Izan ere, Goiargi bere bigarren familia da dagoeneko. «21 urte hauek oso onak izan dira eta jendea lanerako gogoarekin etortzen da entseguetara. Etorkizunera begira erronka politak ditugu eskuartean eta gure arteko harremana oso estua da», amaitu du Arratibelek.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
3

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
4

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
5

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
6

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

2025/05/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT