Ikasgela irekiko dute abenduko azken asteburuan
Azterketa garaia hurbiltzen dagoenez, azken ikasturteotan bezala Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusia ikasgela bihurtuko dute abenduko azken asteburuan eta urtarrileko lehenengoan. Abenduak 27 eta urtarrilak 3 larunbatetan, goizez liburutegia irekita dagoenez, arratsaldez zabalduko dute ikasgela, 16:30etik 20:30era. Abenduak 28 eta urtarrilak 4 igandeetan goizez eta arratsaldez egongo da kultur etxean ikasteko aukera: 10:30-13:30 eta 16:30-19:30.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide