Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Beste zinerako txartela

Urretxu eta Zumarraga
2015/01/22
admin
Bihartik eta ekainera bitartean, Butak21 zineklub taldearen eskutik, Zumarragako Zelai Arizti aretoan zirkuitu komertzialetatik kanpo geratzen diren filmeei tokia egingo diete. Boyhood (Richar Linclater, 2014) filmarekin hastekoak ziren, bihar. Alabaina, banatzaileek azken orduan jarritako trabak direla eta, ezingo dute azkenaldian horrenbeste sari biltzen ari den film estatubatuarra eman. Haren ordez, bihar, 22:15etan, Interstellar  (Michael Nolan, 2014) filma eskainiko dute. Interstellar filma Butak21 taldeko kideek zikloa osatzeko egin zuten lehenengo zerrendan zegoen, baina aukeraketa prozesuak aurrera egin ahala erori egin zen. Orain, Boyhood-i ordezkoa bilatu beharrean egon direnean, ez dute zalantzarik egin eta zientzia fikziozko filma hautatu dute bihar emateko. Filmak espaziora egindako espedizio bat kontatzen du. Lurraren bizialdia agortzen ari denean, zientzialari talde bat espaziora doa izarretan bizitzerik badagoen edo ez aztertzeko. Zientzia fikzioarekin hasiko bada ere, zikloak askoz gehiago dakar oraingoan ere. Julen Arakama Butak21eko kideak bi film nabarmendu ditu. Hain zuzen, ziklo horrek Latinoamerikako kulturaren bi ikonorekin lotura estua duten filmak dira. Sebastião Salgado argazkilari brasildarrari buruzko dokumentala emango dute: The Salt of the Earth (Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgado, 2014). Beste pertsonaia latinoamerikarraren soslaia fikzioaren bidetik iritsiko da zikloaren hondarrean, ekainean. Alejandro Jodorowsky artista txiletarraren haurtzaroaren berrirakurketa oinarri duen La danza de la realidad eleberritik abiatuta, zinemarako titulu bereko bertsioa osatu du Jodorowskyk berak. Arakamak dioenez, «filmak, Jodorowskyk erabiliko lituzkeen hitz berberekin esanda, karga psikomagiko handia du». Bestelakoan, Magical Girl (Carlos Vermut, 2014), iazko Donostiako Zinemaldian film onenaren eta zuzendari onenaren sariak jaso zituen lana emango dute. Arakamaren hitzetan, «Espainiako zine independenteak eman duen film onenetakoa da, egiteko modu berri baten erakuslea». Mommy (Xabier Dolan, 2014), filma ere izango da Zelai Ariztin. Kanadako zuzendariaren bosgarren lana da eta egile gaztearen –25 urte ditu– zein emankorraren berezko estilo ausartak zine independentearen zirkuituetan bere lekua egin dio. Komediak eta dramak Frantzia, Ingalaterra, Txina eta Suedia da zikloak hartuko dituen beste filmen jatorria. Hala komediek nola dramek indarkeriari, anbizioari, bazterketari nahiz gizakiaren mugei buruzko gogoetak eragingo dituzte ikusleengan. Zikloak orotara hamar film hartuko ditu. Oraingoan, halere, bi astean behineko maiztasuna «sarritan apurtuko» dela ohartarazi du Arakamak, «ikusleei adi egotea gomendatzen diegu, batzuetan bi astean behin eta hiru astean behin ere egingo ditugulako emanaldiak». Bonuak egin ahal izango dira, ohi bezala, eta emanaldien ordua (22:15), eguna (ostirala) eta tokia ez da aldatuko; sarreren prezioa ere ez.
  • Zineklubaren egitarau osoa
zineklub kartelak  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT