Trialsin txapelketako proba Santa Barbaran
Igandean Gipuzkoako trialsin txapelketako proba jokatu zuten Santa Barbaran. 33 kirolarik parte hartu zuten. Benjamin mailan Travis Asenjo nagusitu zen, kimuetan Josu Perez, haurretan Andoni Perez, kadeteetan Iker Rodriguez, gazte eta senior mailan Irene Caminos eta elite mailan Ion Areitio. Beñat Agirre urretxuarra bigarren sailkatu zen kadete mailan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide