Populazioaren laurdena izan arren, pentsiodun eta adineko pertsona asko ekonomikoki eta sozialki “gizartetik baztertuta” bizi direla adierazi dute Gipuzkoako Duintasuna elkarteko kideek. Areizaga-Kalebarren plazan egin dute agerraldia Goierri garaiko pentsiodunek, eta kolektibo horretako pertsonen artean dauden pobrezia eta esklusio egoerak nabarmendu dituzte. Sendagaiak berriro ordaindu beharra eta oinarrizko zerbitzuen garestitzea jo dituzte, besteak beste, probrezia egoeraren arrazoitzat.
Areizaga Kalebarren plazan egindako agerraldian hainbat proposamen egin dizkiete pentsiodunek datozen udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiei. Zahartzaroa “duintasunez” bizi ahal izateko bermeak nahi dituztela aldarrikatu dute, eta horretan herriek “erantzukizun handia” dutela.
Pentsioen igoera.
Besteak beste, pentsiodunentzako eta adineko pertsonentzako laguntzak igotzea eskatu du Duintasuna elkarteak. “Pentsioen igoera posible da udal zerga batzuk jaitsiz eta osasun zerbitzuak behar bezala koordinatuz”, adierazi du Arantxa Corrales elkarteko kideak.
Bestalde, kaltetuenen baldintza ekonomiko eta sozialen “etengabeko jarraipena” egitea ere eskatu dute, haientzako bideratuta dauden laguntzak jasotzeko aukera izan dezaten. Laguntzak jasotzeko tramitazioa errazte aldera, “eragozpen burokratikoak” kentzeko eta informazioa aurrez aurre emateko eskaera egin dute, baita gestio guztiak euskaraz egiteko eskubidea bermatzea ere.
Etxe egokituak eta aisialdi programak.
Asko izan dira pentsiodunen eskaerak, baina denak argiak eta zehatzak. Gizarte zerbitzuen kudeaketa publikoa “azkarragoa eta hurbilagoa” izatea eskatu dute, hala nola, geriatriko, eguneko zentro eta etxerako laguntzena. Era berean, adineko pertsonentzako eta pentsiodunentzako etxe egokituak eraikitzea “beharrezkotzat” jo dute.
Aisialdi, gizarte erlazio eta formaziorako programak sortzea ere proposatu dute. Programa horiek publikoak, doakoak eta euskaraz izan beharko lirateke Duintasuna elkartearen ustez, “bizitzako etapa hau aberasgarria eta pozgarria izan dadin”.
Beste eskaera batzuk ere egin dituzte gaurko agerraldian, hala nola, pentsiodun eta adinekoen kontseiluak sortzea, Euskal Herrirako mendekotasun lege bat sortzea eta adinekoak zaintzen dituzten pertsonei formakuntza eskaintzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.