Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Zumarragako Udalak 413 zuhaitz eman dizkie herriko lursail jabeei

Urretxu eta Zumarraga
2016/02/12
Otamotz
Zumarragako Udalak urteroko zuhaitz banaketa egin du gaur, herriko lursail jabeen artean. Aurten hamalau baserritar eta landalur jabek luzatu dute eskaera eta 413 zuhaitz banatu dituzte beraien artean. Aurrekontua 2.620 eurokoa da. Zuhaitz banaketan, Mikel Serrano alkateak parte hartu du. Egitasmo hau duela 12 urte jarri zuen abian Zumarragako Udalak, bertako espezieak bultzatzeko. Aurten 413 zuhaitz banatu dituzte: 187 pago, 182 haritz eta 44 intxaurrondo. Alkateak Zumarragako Udalaren helburuetako bat landa guneetan garapen iraunkorrarekin zerikusia duten ekintzak bultzatzea eta herriko nekazariei eta abeltzainei laguntzea dela esan du. Hala, Nekazaritza batzordeak, zuhaitz banaketaz gain, hamaika egitasmo aurreikusi ditu 2016rako. Horietako bat Bertatik Bertara ekimena da. Egitasmo honen helburua herritarrek bertako produktuak kontsumitzea da. Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek jarri zuten abian egitasmo hau. «Aurten esperientzia pilotu bat jarri dugu martxan Ezkio-Itsasoko eskolan: bertako jatetxean bertako produktuekin prestatzen dituzte bazkariak. Gure helburua gainontzeko bost herrietako ikastetxeetako jangeletan ere bazkariak bertako baserrietako produktuekin prestatzea da», aurreratu du Serranok. Udalak, Bertatik Bertara egitasmoa sustatzeaz gain, herriko lursailen inbentarioa egingo du. «Inbentarioa egin ondoren, lursail horiek ze aukera ematen dituzten aztertuko dugu, gazteei lehen sektorean lan egiteko aukera emateko». Herri bideen inbentarioa Beste inbentario bat ere egingo dute: herri bideena, hain zuzen ere. Iaz hasi zuten eta aurten bukatuko dute. Bideekin lotuta, Udalak herri bideak garbitzeko, baserrietara doazen pistak garbitu eta konpontzeko eta Belokiko paisaia-ibilbidea txukuntzeko partida bat ere badu. Ez dira horiek Zumarragako Udalak baserritarren bizi baldintzak hobetzeko abian jarriko dituen egitasmo bakarrak. Urtero bezala, Udalak diru-laguntza emango die baserritarrei beraien seme-alabak eskolara bidaltzeko: 2.400 euro bideratuko dira landa eremuko haurren eskola garraioa ordaintzeko. Bestalde, beraien etxebizitzak berritu nahi dituzten baserritarrek ez diote Udalari zergarik ordaindu behar. Bukatzeko, Zumarragako Udala Zubillaga hiltegiko bazkidea da. Horri esker, Zumarragako abeltzainek bertara eraman ditzakete beraien abereak eta bazkide ez direnek baino gutxiago ordaindu behar dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT