Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Euskarazko opera emanaldia, hilaren 25ean Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga
2016/06/17
Otamotz
Hilaren 25ean, 22:00etan, Mozkorra parregarri opera antzeztuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Opera hori Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak idatzi zuen duela 250 urte eta euskaraz idatzitako lehen opera da. Zumarragan aurkeztuko duten bertsioa Bergarako musikari talde batek ekoiztu zuen, opera honen 250. urteurrena dela eta. Munibe Azkoitiko zalduntxoetako bat izan zen, eta opera hori Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten urte berean idatzi zuen. Opera emanaldia atzo eguerdian aurkeztu zuten Zelai Arizti aretoan. Ekitaldian, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, operan parte hartzen duen Marije Ugaldek eta opera emanaldiak bultzatzeko sortutako taldeko lau lagunek parte hartu zuten: Xabier Barriola, Juan Carlos Alvarez, Javier Arratibel eta Mikel Lizarraldek. Ugaldek Zumarragako opera zikloan parte hartzea «ohorea» dela esan zuen. «Iaz opera honen estreinaldiaren 250. urteurrena bete zen. Bergaran estreinatu zenez, bergararrok opera hau egitea erabaki genuen. Udaletxeko areto nagusian antzeztu genuen, duela 250 urte bezala». Originalean abestiak euskaraz dira eta gainontzeko testuak gazteleraz. Zumarragan antzeztuko duten bertsioan, berriz, ia dena euskaraz da. Pertsonaia batek bakarrik egiten du gazteleraz, andaluziarra delako. Musikari dagokionez, Txemi Etxeberriak egin zituen konponketak. Soka eta klabezin laukote batek joko du musika, XVIII. mendeko erara. Oso opera «polita» dela gehitu zuen. «Oso obra barregarria da. Gainera, gure taldeak 25 urteko esperientzia du musikalen munduan. Hori dela eta, lan ona egin dugula uste dut». Bergaratik Madrilera Dagoeneko toki askotan antzeztu dute: Antzuolan, Donostian, Elgoibarren, Gasteizen, Markinan, Madrilen… Zumarragakoa hamabosgarren emanaldia izango da. Lizarraldek opera emanaldietara joan diren zumarragar eta urretxuar guztiei eskerrak eman zizkien. «Irailean, opera emanaldiak aurkeztu genituenean, ez genekien zein erantzun jasoko genuen. Izan ere, aurreko saiakerek erantzun eskasa jaso zuten. Oraingoan, berriz, erantzuna oso ona izan da. Saio guztietan 100 lagun baino gehiago elkartu gara eta batzuetan aretoa ia bete egin da. Eskerrak eman nahi dizkiegu emanaldietara etorri diren guztiei. Guztiok elkarrekin une hunkigarri, dibertigarri eta beldurgarriak igaro ditugu», aipatu zuen. Herritarrak hilaren 25eko ekitaldira gonbidatu zituen. «Oraingoan opera hiru dimentsiotan gozatuko dugu eta musika zuzenean entzungo dugu. Herritar guztiak ikuskizun honetaz gozatzera gonbidatu nahi ditut. Ez dira damutuko. Probatzen duenak, errepikatu egiten du». Alkateak udalak operaren aldeko apustua egin duela esan zuen. «Aurreko aurkezpen batean Mozkorra parregarri Zumarragara ekarriko genuela hitz eman genuen eta hitza bete dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT