Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Haurrak eta Aspaceko erabiltzaileak, elkarrekin lanean

Urretxu eta Zumarraga
2016/07/13
Otamotz
Urretxu eta Zumarragako udalek urtero udaleku irekiak antolatzen dituzte, helburua haurrek ondo pasatzea, aisialdian ere euskaraz egitea eta giza baloreak lantzea da. Aurten, esperientzia berri bat martxan jarri dute Aspacerekin batera:?haurrek eta Aspaceko erabiltzaileek elkarrekin lan eta jolas egingo dute. Atzo saskiak egin zituzten eta bihar elkarrekin jolastuko dute. Aspacek udalekuetan parte hartu nahi zuten eta antolatzaileek baiezkoa eman zieten, noski. Atzo aritu ziren elkarrekin, lehenengoz. Udalekuetan parte hartzen ari diren zaharrenak izan ziren Aspacekoekin saskiak egin zituztenak: Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako ikas-leak. 110 haur aritu ziren, bi txandatan, Gernikako Arbola plazako arkupeetan. Haurrek, gutxitu psikikoen laguntzarekin, zumezko saskiak egin zituzten. Jon Josue begiraleak oso esperientzia aberasgarria dela esan zuen. «Haurrak oso gustura lan egiten ari dira. Haurrek galderak egiten dizkiete eta Aspacekoek saskiak nola egin behar diren azaltzen diete. Oso ondo ari dira elkar ulertzen. Oso polita da komunikazio horren lekuko izatea. Ekintza hau guztiontzat oso aberasgarria da: haurrentzat, Aspacekoentzat eta baita begiraleontzat ere». Gainera, haurrek saskiak nola egiten diren ikasi zuten. «Udaleku irekietan urtero egiten dituzte eskulanak, baina eskulan hauek ez dira orain arte egin ditugunak bezalakoak». Aspaceko erabiltzaileak ere oso pozik zeuden. «Asko ari naiz gozatzen. Haurrak oso ondo ari dira. Haurrekin gehiagotan lan egitea gustatuko litzaidake. Neska-mutikoei irakastea oso polita da eta ikastaro gehiago emateko aukera eduki nahi nuke», aipatu zuen Miriam Monasterio 23 urteko zumarragarrak. Bera eta bere lankideak zumearekin lan egiten oso trebeak dira eta urretxuar eta zumarragarrak beraien lanak ezagutu eta erostera gonbidatu zituen. «Gaur saskiak egiten ari gara, baina askoz ere gauza gehiago egiten ditugu. Gure produktuak aspacegi.org webguneko Produktuak atalean ditugu salgai», esan zuen. Datorren astelehenean beste saskigintza tailer bat egingo dute. Tailer hori ere goizean egingo dute, Gernikako Arbola plazan. Bestalde, bihar haurrek eta Aspacekoek elkarrekin jolastuko dute. Lizeoan elkartuko dira. Ginkana egingo dute gurpildun aulkiekin eta boccian jokatuko dute. Aspaceko kideetako bat, Miguel Angel Gomez, bereziki trebea da joko horretan. 1996ko Paralinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen taldeka. Bakarka, berriz, laugarren sailkatu zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT