Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Fermin Lopetegi: San Inazio bider zazpi

Zumarraga
2017/03/24
Otamotz
San Inazio Loiolatik Manresara joan zen 1522an, Jerusalemera bidean. Inaziotar Bidea bezala ezagutzen da eta Josulagunak eta bideko herriak ezagutzera emateko lan egiten ari dira. Inork ez du bide hori Fermin Lopetegi zumarragarrak bezain ondo ezagutzen. Bera izan zen egiten bigarrena (San Inazioren ondoren) eta dagoeneko zazpi aldiz egin du. Asteazkenean, 19:00etan, hitzaldia emango du Zelai Arizti kultur etxean. Hitzaldiaren ondoren, argazki erakusketa irekiko du. Lopetegi mendizalea da eta garai batean federazioaren iraupen luzeko martxetan parte hartzen zuen, semearekin. Aspertu zirenean, Donejakue Bidea egin zuten. Horrenbeste gustatu zitzaion, non hamabost aldiz egin duen. Inaziotar Bidearen berri izan bezain laster, egitea erabaki zuen. Dagoeneko, zazpi aldiz egin du: seitan Euskal Herritik Kataluniara eta behin Kataluniatik Euskal Herrira. Fermin_LopetegiLehen aldian ongi etorria egin zioten. «Manresako alkateak ongi etorria egin zidan. Egun batzuk gelditzea eskaini zidan, baina itzuli beharra nuen. Berriro joango nintzela esan nion. Baskonia taldearen jarraitzailea naizenez, Manresan jokatu behar zuenean joan nintzen. Pistara atera nintzen eta bi taldeen kamisetak oparitu zizkidaten. Baskoniarena Gorka Knorr-ek eman zidan», oroitzen du. Ordutik, beste sei aldiz egin du Inaziotar Bidea. «Semearekin behin egin dut. Beste behin Erroman ikasten ari den josulagun estatubatuar batekin egin nuen. Australiarrez eta estatubatuarrez osatutako talde batekin ere egin dut. Gazteenak 5 urte zituen eta zaharrenak 82». Aitzindaria izan zenez, jende askori bidea egiten lagundu dio. «Bideari buruzko lehen gida nik egin nuen. Oso informazio gutxi zegoen eta jendeak niri deitzen zidan laguntza eske. Irimora eta Opakuara joan naiz, galdutako jendearen bila. Beste behin, Monegroetan zegoen erromes batek telefonoz deitu zidan eta zein bide hartu behar zuen esan nion». Zorionez, dagoeneko ondo seinaleztatu dute. «Katalunian lan handia egiten ari dira ezagutzera emateko. Hemen aterpetxe gehiago behar dira. Erromesei erraztasunak eman behar zaizkie Inaziotar Bidea egin dezaten. Dena den, geroz eta jende gehiagok egiten du. Aurten jende asko etorriko dela uste dut. Bidea egiten dutenen %75 kanpotarrak dira. Estatubatuarrak, irlandarrak, alemaniarrak eta australiarrak dira nagusi». Inaziotar Bidea eta Donejakue bideak zergatik gustatzen zaizkion azaltzea ez da erraza beretzat. «Ibiltzea gustatzen zait. Bide hauetan toki ederrak ikusten dituzu, jendea ezagutzen duzu, tokian tokiko gastronomiaz gozatzen duzu…». Inaziotar Bidea nahiago Inaziotar Bidea nahiago duela dio. «Kultura ezberdinen aztarnak daude, paisaia aberatsagoa da eta lasaiagoa da. Gainera, San Inaziok Inaziotar Bidea egin zuen. Santiagok, ordea, ez zuen Donejakue bidea egin. Loiolatik Manresara jende gutxiago dabil eta horrek bere alde txarra ere badu: aterpe gutxiago daude eta toki batzuetan hotelera joan beharra dago. Hori dela eta, Inaziotar Bidea egitea garestiagoa da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT